Eusko Alkartasunako eurodiputatu Mikel Irujo gaitzi agertu da EBrako espainiar estatuko idazkari den López Garridoren adierazpenen aurrean, zeinek Europar Parlamentuan hizkuntz ko-ofizialak erabili ahal izatea eskatuko duen.
Eusko Alkartasunako eurodiputatu Mikel Irujo gaitzi agertu da EBrako espainiar estatuko idazkari den López Garridoren adierazpenen aurrean, zeinek Europar Parlamentuan hizkuntz ko-ofizialak erabili ahal izatea eskatuko duen.
Irujok azpimarratu espainiar gobernuak behin eta berriz jarri dituela oztopoak euskara, galiziera eta katalanera europar erakundeetan erabiliak ez izateko. Gainera, López Garridoren proposamen hipotetikoa “gutxiegizkotzat” hartu du, izan ere “lehengo eta bigarren mailako kategoriak ezartzen ditu hizkuntzen artean. Gure hizkuntzaren ofizialtasuna aldarrikatzen baldin badugu, ez da soilik gutuna bidali eta jasotzeko. Euskaraz lan egin nahi dugu, maltar batek txostenak bere lengoaian irakurri ditzakeen modu berean, maltarrez emendakinak eztabaidatu, edota parlamentuko hitzaldiak maltarrez egin”.
“Estatu espainoleko idazkariak kamaren aurrean proposatu duena ez da ofizialtasuna, baizik eta EBeko Justizia Auzitegiak gutunak hizkuntza ko-ofizialetan onartzea, jada Kontseiluak edo Batzordeak egiten dutena”. ” Hori ez da ofizialtasuna” erantsi du Mikel Irujok ” hori huskeria barregarria da”. EAko europarlamentariak gaineratu duenez, “euskarak edo katalanerak, frantses edo daniarreraren eskubide berberak dituzte, zenbait adibide jartzearren. Denok gara europarrak, baina denok ez ditugu eskubide berak, hizkuntza alorrean behinik behin. Berriro ere, PSOEK hurrengo legealdirako zin egin du azken 4 urteotan bete ez duen hitza”, bukatu du Irujok.
PDF: Ikusi PDFa
Jatorria: EA