Giza eskubideak Eusko Alkartasunaren ideologiaren oinarrietako bat delako, Sarek deitutako manifestazioarekin bat egin dugu
Bilboko kaleak bete egin ziren berriro ere eta urtero bezala presoen giza eskubideak, bakea eta konponbidearen beharra aldarrikatzeko. Eta dozenaka Eusko Alkartasunako militantek parte hartu zuten manifestazioan.
Dagoeneko urte gehiago dira Eusko Alkartasunaren ideologiaren oinarrietako bat aldarrikatzen: giza eskubideak. Hala ere, positiboki baloratzen dugu manifestazioa berriro ere arrakastatsua izatea. Izan ere, presoen gaiak lehentasuna behar du Euskal Herriak behar duen elkarbizitzaren eraikuntza alorrean.
Eakideek manifestaziora joateko duten arrazoietako batzuk dituzu hemen.