EA-KO BATZORDE ERAGILEAREN DEKLARAZIOA
PPren Gobernua prest dago, antza denez, Estatu espainiarreko zentralismoruntz
itzularazten digun prozesu luzea burutzeko. Frankoren diktaduraren ostean, eskubiaren kontzientzi
txarra eta gaur egun ezezagun gertatzen zaigun ezkerraren jarrerak autogobernu eskaerei nolabaiteko
arreta jarri izan zioten arren. Baina horrek gutxi iraun du. Itun ekonomikoaren negoziaketa
Aznarren euskal autogobernuaren aurkako erasoaren azalpenik garbiena da. Negoziaketan zehar
Gobernu Zentralaren jarreraren ezaugarririk nabarmenenak honako hauek dira:
1. Elkarrizketak iraun bitartean Aznarrek jasangaitzak diren bi mehatxu
mantentzen ditu itzalean:
a. Kontzertuaren jatorrizko oinarria hustu egiten duen Luzapen Legea
unilateralki Gorteei proposatzearekin egiten du mehatxu, bere akordio izaeraren aurka (berau egin
ondoren, era berean eta unilateralki baita ere, Aurrekontuetan Kupoaren igoera arbitrarioa
inposatu nahi du).
b. Aldundiekin negoziaketa bereiztu bat egingo duelako mehatxua egiten du.
Horretarako, jakin badaki, Arabar Aldundiko bere militante leialekin konta dezakeela.
2. Beste behin ere, abertzaletasunaren aurkako deabru guztiak hauspotzen
dituen erasoaldi informatiboari ekiten dio. Hartara, negoziaketa multzoaren atalik ezatseginena
azpimarratzen du behin eta berriz; Europar erakundeetan Espainiar Gobernua ordezkatzeko ustezko
asmoa. Horretarako, gobernuko ordezkari gorenen aldetik ez da inongo erreparorik azaltzen gezurra
erabiltzeko:
- Ezkutatu egiten da Estatuaren ordezkaritza integratzean, ez ordezkatzean,
datzala gure asmoak.
- Gezur hutsa esaten da, europar legediak ez duela onartzen baieztean. Izan
ere, Niza eta Amsterdam-eko itunen ondorioz erabat posible baita, eta gainera, Alemania, Austria,
Beljika eta dagoeneko, Erresuma Batuko Estatuek praktikara eraman baitute.
- Espainiar Konstituzioan lekurik ez duela esaten da, Espainiar Auzitegi
Konstituzionaleko 1994ko Maiatzaren 26ko epaiari muzin eginez.
- Inongo lotsarik gabe, kontraesan nabarietan erortzen da: PPko ministro eta
buruzagi askok (baita PSOEkoak ere) behin eta berriz Euskadik Europako eta munduko autogobernurik
sakonena duela errepikatzen duten bitartean, ondoren bozemale berberei ‘Estatu bakoitzak bere
egitura propioa’ dutela esaten entzuten diegu. Baina Espainiak ezin du Europan, Alemaniak,
Austriak, Beljikak edo Erresuma Batuak egiten dutena egin, europear erakundeetan beren lander eta
erkidego autonomoen presentzia onartuz. Montorok, beroaldi zentralista batek jota, hitzez hitz
esan zuen ‘Espainia oso Estatu zentralizatua’ dela eta Aznarrek Prodiren presentzia
aprobetxatzen du jarrera hau berresteko.
Gobernu espainiarrak, adostasuna ‘nazioarteko harremanak’ mantenzeko
euskal asmoak hautsi duela erakutsi nahian, negoziazio amarrua erabiltzen du: burututzat ematen
ditu alderdi euskaldunak planteatutako amore-emate posible zehatz batzuk, trukean jaso beharko
liratekeen beste horrenbeste lorpen batzuetatik bereizi ezin direnak, eta Gobernu Zentralari
egitea dagokizkionak, beste hainbat negoziaketetan gertatzen den bezala.
Gobernu espainiarra, Aldundiekin negoziatzeko mehatxu tematiarekin,
‘banandu eta irabazi egingo duzu’ prozedura arduragabea hartzen du, Arabako bere
alderdiaren otzantasunaz, eta baita ere , Euskal Erkidegoko barne egitura bereziaz fiatuta.
Gobernu Zentralarekin aurrez aurre jartzera eraman gaituen heinean, gure
gaitzespenik gogorren merezi duten beste hainbat gaiekin jarraitu gabe (Unibertsitate Legea,
Aurrekontu Egonkortasunaren Legea, etb.), zilegia litzateke Euskal Erkidegoa sakabanatezko
saiakera arriskutsu honetan , probintzial sentimentua xaxatu eta foralitatearen irakurketa eta
egituraketa zaharkitu bat egin zutenen merituak gogoraraztea ere, jarrera honek Eusko
Jaurlaritzatik zuzendaritza politiko sendo bat arriskuan jartzen zuelarik. Nahikoa izan da Eusko
Jaurlaritzan eta Aldundi batean indar politiko ezberdin egotea oso krisi larria jasan ahal izateko, lehendik ere eztabaidagarri izan zen Lurralde Historikoen Legea guzti honetatik eratorria. Ildo beretik, gogoratu beharrekoa da, finantziar flujoen gudu baten inguruko susmoak daudenean, Eusko Alkartasunak bere garaian INEM, Gizarte Segurantzan, eta abarren gain eskuduntzak izango zituen ‘kutxa autonomoari’ . Hau zela eta, 1987 an Euskal betearazlea , orduan Gobernu Zentrala zuzentzen zutenekin batera sortzeko gure ezetza eman genuen. Eta orain ere gogora ekarri beharrekoa da, guzti honek gaur egunerarte konponezinak izan diren ondorio larriak, aldarrikapen hau alboratuz, EAJ-PSE koaliziozko gobernu bizkor bat sortu izanaren ondorio.
Aurrekaririk gabeko krisi honen aurrean, Eusko Alkartasunak deialdi bat egiten
du, berriro ere, Itun Ekonomiko eta Gobernu Zentraletik beren kasa Gorteei igorritako Legeeran
hausturaren ondorioz emaniko ‘kontraforu’ larri hau konpon dadin . Honela, borondate
politiko ezagatik, eta ez europar edota espainiar legeak direla eta, betetzeke geratu diren atal
guztiak (ertzantzaren finantziaketa, osasuna, kupoa, Europan gure presentzia, etab.) jasoko dituen
premiazko akordio bat negoziatuz.
Erabateko gehiengoak harropuztutako Gobernu Zentral baten itxikeria eta
egoskorkeriak, bai alor honetan nola beste edozeinetan bere anti-autonomi ildo honetatik
jarraitzen badu, euskal gizarteari beste egoera politiko larrietan agertu izan duen aldarrikapen
jarrera berbera berreskuratzea besterik ez zaio geldituko.
Jatorria: Eusko Alkartasuna