Rodriguez Zapaterorengan ez dela “fio” azpimarratu du Ziarretak Juan Jose Ibarretxek Gobernu zentraleko presidenteari maiatzaren 20an planteatuko dion proposamenaren “aitatasuna” Eusko Alkartasunarena dela aldarrikatu du Unai Ziarreta EAko presidenteak.

Ibarretxe Planaren eta Kataluniako Estatutuaren aurrean izandako jarrera dela eta, Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernu zentraleko presidentearekin ez dela “fidatzen” azpimarratu du gaur Unai Ziarreta EAko presidenteak. Gainera, Zapaterok Juan Jose Ibarretxe lehendakariak planteatutako akordiorako proposamena onartuko balu “ezker abertzaleari estrategia birplanteatzera eta terrorismoaren inguruan duen jarrera aldatzera” behartuko lukeela nabarmendu du EAko ordezkariak.

Juan Jose Ibarretxek Gobernu zentraleko presidenteari maiatzaren 20an planteatuko dion proposamenaren “aitatasuna” Eusko Alkartasunarena dela aldarrikatu du Ziarretak, Gasteizen gaur hasi diren udal-jardunaldietan. Era berean, proposamen hori EAJk, PSE-EEk eta Batasunak 2006ko urrian izandako elkarrizketetan oinarrituta dagoela goraipatu du.

Bere garaian, lehendakariaren planteamenduan “oinarrizko puntuak” barneratzea eskatu zuen EAk hiruko Gobernuan sartzea onartzeko, Ziarretaren arabera. Oinarrizko puntu horietan “euskal nortasun nazionala” onartzea eta etorkizunari begira hartzen diren “erabaki aske eta demokratikoak” errespetatzea eskatzen zaio Zapaterori.

Rodriguez Zapaterorengan ez dela “fio” esan du Eusko Alkartasunako liderrak. Izan ere, Gorte Orokorretan Ibarretxe Planari emandako ezezkoak eta Kataluniako Estatutuaren inguruan izandako jarrerak horretarako betarik ematen ez dutelako, Ziarretaren arabera.

Mozioak

“EHAK edo ANV-EAE bizitza politikotik at uztea ez dela irtenbidea”, azpimarratu du EAko presidenteak, nahiz eta “ETArekiko duen jarrera gorrotatu”. Ziarretaren hitzetan, “herri hau ezker abertzalea ordezkatzen duten bi alderdi horiekin baita ere eraiki behar delako”.
Lotura: Lotura bisitatu
Jatorria: Unai Ziarreta