Biltzar Nagusien arteko erabaki-organo gorenak EAko Nazio Batzordearen kudeaketaren alde agertu da, otsaila eta martxoko kongresuaren prestaketari oniritzia emanaz
Eusko Alkartasunaren Batzar Nagusia Gasteizko Alkartetxean bildu da alderdi sozialdemokratan egiten ari den kongresu-prozesua berresteko eta Eba Blanco buru duen Batzorde Betearazlearen kontuen kudeaketari onarpena emateko.
EAko kongresuen arteko erabaki-organo nagusiak Bermapide Batzordeko beste bi kide ere izendatu ditu –horrela, 3 emakumez eta bi gizonez osatutako organoa bilakatu da–besteak beste kongresu-prozesuak berme demokratiko guztiak dituela ziurtatzeko, orain arte egin diren tokiko batzarretan gertatzen ari den bezala. Bermapideko 2 kideri, egindako hutsegite larrien ondorioz afiliazioa epe baterako bertan behera geratu zaie, eta bozketa-ekitaldi bidez ordeztu dira, 8 pertsona aurkeztu diren prozesuan.
Batzarraren kide diren afiliatuen %70ek berretsi egin ditu kongresu-prozesuari eta Bermapide Batzordeari buruz orain arte hartutako erabakiak. EAko zuzendaritzari eman zaion babes zabala ikusirik, bertan zeuden kideen %30ak batzarretik alde egitea erabaki du, lehen puntua hasi aurretik, eta beraz, hurrengo erabakiak aho batez onartu dira:
- Uztailaren 14ko aurreko batzarrean Biltzarrari buruz hartutako erabakiak berrestea.
- Arabako Probintzia Auzitegiaren 2021eko uztailaren epaia errekurritzeko hartutako erabakia berrestea.
- Bermapide Batzorderako bi kide hautatu eta izendatzea, aldi baterako.
-Aurreko kontuak onartzea
-2021 ekitaldirako aurrekontua onartzea