“Eusko Alkartasunako Idazkari Nagusi eta Eusko Legebiltzarreko mahaikide Eba Blancok, Pau Juvillà CUPeko kide eta Parlamenteko mahaikidearen aurkako sententzia “guztiz injustu eta arbitrariotzat” jo du”
Pau Juvillà azaroaren 22an epaitu zuten eta gaur irten da sententzia, hauteskunde garaian Crida per Lleida-CUP bere udal taldeko leihoan lazo horiak mantentzeagatik, Lleidako Paerían. Zehazki, Fiskaltzak 6 hilabeteko desgaikuntza eta 3 hilabetez egunean 12 euroko isuna ezarri dio, Hauteskunde Batzordearen ohartarazpenak ez betetzeagatik, eta horrek diputatu-akta galtzea ekarri dio.
Eusko Alkartasunako buruak “adierazpen askatasunaren aurkako eraso eta jarrera demokratikoen judizializazioa” salatzen ditu. “Beste behin Espainiako Estatuak bide judizialak erabiltzen ditu hautestontziek diotenaren aurka”.
Era berean, Blancok azpimarratzen du “oinarrizko eskubideen kontra doazen lege-xedapenak ez betetzea gizarte demokratikoaren joera normala da”. Zentzu horretan, Pau Juvillà-ren jarrera ezin da ekintza alderdikoitzat hartu, Hauteskunde Batzordeak eta Fiskaltzak bere akusazioan argudiatu duten bezala, baizik eta errepresioaren aurkako alegatu gisa, zeinu desberdineko alderdi politikoak biltzen dituen eta Kataluniako hautesleen gehiengoa elkarrekin ordezkatzen dutenen kausa batean”.
Eusko Alkartasunak Pau Juvillà-ren absoluzioa eta adierazpen askatasuna zuzenean erasotzen duen prozesu judizial honen amaiera eskatzen du.