Militante ugari bildu da Alkartetxean 100 urte
bete dituen alderdikidea omentzeko
Gasteizko Alkartetxean egindako ekitaldi batean omendu du Esko Alkartasunak Eduardo Madinabeitia, alderdian hasieratik parte hartu izan duen eta duela gutxi 100 urte bete dituen alderdikidea.
Oso ezaguna da Madinabeitia Gasteizen, institututik pasatu diren belaunaldi ezberdinen irakasle izan baita. Gainera, Mertxe Villacián politikari ezagunaren alarguna ere bada, Gasteizen legegintzaldi ezberdinetan zinegotzi izandakoa.
Arabako Herrialde koordinadorak eta Gasteizko Batzorde Eragileak batera antolatutako omenaldian, lagun ugarik parte hartu dute, gehienak arabarrak, baina baita gainontzeko herrialdeetatik etorritakoak ere. Iratxe Lopez de Aberasturi, Arabako koordinatzaileak eta Gasteizko Batzorde Eragileko Ainhoa Mourizek egindako hitzaldi laburretan, Eduardoren giza kalitatea azpimarratu dute baita bere militante lan nekaezina ere.
Alaveszale amorratua da Eduardo Madinabeitia eta taldearen zuzendaritzak bidalitako kamiseta –lehen taldearen sinadurekin- jaso du opari.