Leire Pinedo, EH Bilduko legebiltzarkideak aldarrikatu duenez, Eusko Jaurlaritzako aurrekontuek bizi dugun egoerari aurre egiteko balio behar izan dute, eta, horretarako beharrezkoak diren dirusarrerak lortzeko, zerga-erreformari ekitea ere premiazkoa.

Pinedo oso kritiko agertu da Eusko Jaurlaritzak 2021. urterako dituen aurrekontuekin, gaur egindako Osoko Bilkuran: “Kontuak onartu eta hilabete pasatxo baten ondoren bi puntuko beherakada izan du EAEko hazkunde ekonomikoak. Argi dago horrek erakusten duela aurrekontuak oinarri ezegokiarekin jaio zirela”.

Gaur baino lehen ere esan du hori EH Bilduk, Pinedok gogoratu duen bezala, “egungo egoerari erantzuna emango dioten aurrekontuak behar ditugu, betiko lehentasunak izango ez dituztenak, ezta betiko gabeziekin idatzitakoak ere”.

“Partxeen garaia igaro da”, adierazi du Pinedok, “ezin da esan austeritate politikak deiturikoak atzean utzi direla, errezeta berdinekin jarraitzen den bitartean, adibidez, aparteko diru-sarreren beharrari heldu gabe, EH Bilduk proposatu eta NDFk ere ontzat ematen duen Covid Tasa kasu, eta, jakina, zerga erreforma”.
Pinedo