Bidasoako VIII. Jardunaldien amaiera-ekitaldian baieztatu duenez, gizarteak eskatzen duen Justiziak ezin ditu elkarren lehian jarri eraginkortasuna eta gizatasuna. Ø Haren ustez, botere judizialaren deszentralizazioari buruzko eztabaida ekidinezina da Egungo zigor- eta espetxe-legeak sakonki berraztertu eta aldatzearen alde hitz egin du Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburu Joseba Azkarragak, Partidu Popularraren Gobernuaren garaian egin diren lege-erreforma ugariren egokitasunik eza ikusita. Halaber, ekidin eta atzeraezin deritzo botere judizialaren deszentralizazioari buruzko eztabaidari.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak amaiera eman die gaur goizean, Bilbon, Bidasoako VIII. Jardunaldiei, eta gai horiek eta beste hainbat seriotasunez eta inprobisaziorik edo populismorik gabe jorratzeko dei egin zuen. Haren iritziz, legegintzarako teknika onena zigor-sisteman eragina duten aldaketei buruzko azterketa eta eztabaida zabala egitea da, horiei adostasunez aurre egiteko; hori baita, esan zuenez, behar dugun egonkortasuna lortzeko bidea. Hori dela eta, PPren garaian egindako erreformak adostasun hori gabe egin direnez, beharrezkotzat jotzen den erritmoarekin adostearen aldekoa naiz, gorabehera gehiago ekiditearren, esan zuen.
Bestalde, Azkarragak uste duenez, ezin da gehiago atzeratu botere judizialaren deszentralizazioari buruzko eztabaida. Gaur egun naturaltasun osoz ikusten dugu legegintza-boterea eta botere exekutiboa nazio anitzeko estatuaren kontzeptuari egokitzen zaizkiola. Hala ere, botere judiziala urruti dago eredu berrira egokitzetik. Hala, eztabaida hori agenda politikoan sartzearen alde agertu zen: Denok dakigu hainbat estatutu erreformatzeko eztabaidarako bideak ireki direla, eta konstituzioaren erreforma mugatu baterako lehen urratsak eman direla. Nire ustez, testuinguru horretan, ekidinezina da botere judizialaren deszentralizazioari buruzko gogoeta lasai bat egitea, eta ezin da onartu aukera hori aldez aurretik arbuiatzea, adierazi zuen.
Hark itxitakoa bezalako jardunaldien balioa goraipatu zuen sailburuak, izan ere, zigor-politikaren eredua eta auzitegietan zein botere publikoei eta erakundeei haren eskakizunak helarazten dizkien gizartean egunez egun agertzen diren zibil-arloko gai berriak ikusirik, ezinbestekoa iruditzen zaigu gogoeta sakona egitea, foro honetan egin den bezala. Begi-bistakoa da gizarteak erantzunak eskatzen dituela, baina batez ere, eraginkortasuna eta gizatasuna elkarren lehian jartzen ez dituen aitzitik, zuzena izateko bi horiek bateragarri eta beharrezko egiten dituen Justizia eskatzen duela, adierazi zuen amaitzeko.
Jatorria: Joseba Azkarraga