Mikel Irujo, Eusko Alkartasunako bozemaileak EITBren kontra furgoneta-bonbaz egindako atentatua gaitzetsi eta langileei elkartasuna adierazi die baita eztanda dela eta kalteak jaso dituzten beste komunikabideetako langileei ere.
Mikel Irujo, Eusko Alkartasunako bozemaileak EITBren kontra furgoneta-bonbaz egindako atentatua gaitzetsi eta langileei elkartasuna adierazi die –baita eztanda dela eta kalteak jaso dituzten beste komunikabideetako langileei ere.
Komunikabide baten kontrako erasoa “informazio, komunikazio eta adierazpen askatasunaren kontrako erasoa” dela esan du Irujok. Alderdi abertzalearen bozemaileak esan du “erabat salagarria izateaz gain, paradoxikoa ere bada, ETAk bere komunikatuetan askotan salatzen baitu adierazpen askatasunaren falta”. Irujoren ustez, are salagarriagoa da “publikoa den komunikabide baten aurkako erasoa delako, eta, beraz, gizarte osoaren ondasuna”.
Bestetik, Rafael Larreina, Eusko Alkartasunako Erakunde Politikarako idazkaria atentatuaren lekua bisitatu du eragindako kaletak ikusi eta langileei bere elkartasuna adierazteko.
PDF: Ikusi PDFa
Jatorria: Eusko Alkartasuna