Nerea Martinez EH Bilduko Arabako batzarkideak Eliza katolikoak eta Espainiako Gobernuak immatrikulatutako ondasunen inguruan sinatutako akordioaren harira koalizioak aurkeztutako mozioa defendatu du.
Nerea Martínezek bere hitzaldian adierazi duenez, “honekin Elizak lehen aldiz onartzen du bereak ez ziren ondasunak bereganatu zituela, eta horrek agerian uzten du hamarkada askotan erabili duen pribilegio immatrikulatzailea”.
“Akordio honekin hain zaila den gai honi amaiera ematea onartezina iruditzen zaigu, guztiz eskasa eta partziala, hainbat hamarkadatan immatrikulatutako ia 100.000 ondasunen jabetza legeztatzea suposatzen duena” salatu du.