Sistema neoliberalak bultzatutako globalizazioaren indarra erakusten du Venezuelako krisiak, Eusko Alkartasunaren ustez. EAren iritziz, konponbide zaila izango du egoerak oposizioak ez badu hauteskunde emaitzak errespetatzeko konpromisoa hartzen
Demokrazian jendarteak erabakitzen ditu gobernuak, hauteskunde libreetan parte hartuz. Baina oreka apurtu egiten da parte batek eta sistematikoki hauteskundeak boikoteatu eta gizarteak erabakitakoaren aurka jotzeko antolatu egiten bada, Venezuelan gertatzen den bezala. Hala ere, konponbidea lortzeko oposizioak gizartearen erabakia errespetatzeko konpromisoa hartu behar duela azpimarratu du. Eta, tamalez, une honetan oposizioa ez dirudi Chavez aurreko egoerara bueltatzea ez den ezer onartzeko prest dagoenik.
Karibeko herrian bizi diren euskal herritar eta euskal herritarren oinordekoen egoerarekin kezka berezia duen Eusko Alkartasunak, elkarrizketarako deia egiten du eta bortxaren aurkako jarrera aktiboa hartu: “Ez bakarrik ikuspegi etikotik ez delako onargarria baizik eta atzerritik bultzatutako militarren operazioaren atea zabaldu dezaketelako ere”.
Krisiaren konponbideak Venezuelan izan behar du sorrera eta amaiera, Eusko Alkartasunaren ustez, baina berriro ere atzerriko interes ekonomikoek Hegoamerikako herrialde baten bizitza politikoa baldintzatzen du. Chavismoaren hasieratik bertatik jaso ditu Venezuelak nazioartek opresioa, gogoratu du Eusko Alkartasunak: “Ez gara egoera honetara berez iritsi”.