EAEko eraldaketa digitalak lidergoa eta estrategia behar duela adierazi du Lore Martinez Axpe, EH Bilduko legebiltzarkideak gaurko Eusko Legebiltzarreko Kontrolerako Osoko Bilkuran. Martinez Axpek adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez ditu esparru horretan lehentasunak finkatu, eta “norabiderik gabe, noraezean goaz, tokiko IKT enpresa eta profesionalen jakintza babestu gabe”.
Galdera zuzena egin dio Martinez Axpek Arantza Tapia, Ekonomia Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumen sailburuari, eraldaketa digitala era inklusiboan egiteko zer asmo duen jakin nahian eta lanean has dadila eskatuta. Izan ere, Covidaren eraginaren pean bizitako urtean “teknologia digitalak daukan pisu eta garrantziak handitu eta berrestu den bitartean, herri ikuspegia izango duen eraldaketa digitalaren estrategia integral bat falta dela agerian geratu da”.
Emakumeek sektore horretan izan behar duen papera eta euskara bultzatzearen beharra azpimarratu du bereziki Martinez Axpek. Era berean, atzerriko enpresa handiek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan sortutako hainbat teknologia enpresa txiki erosi dutela azaldu du EH Bilduko legebiltzarkideak, eta Ibermatica eta Euskaltelekin gertatutakoa “lazgarritzat” jo du: “Ibermatica: euskal informatika enpresa handienak 2013tik, ProA capital arrisku-kapitaleko funtsak kontrolatzen du, eta Euskaltel, herri honek zeukan telekomunikazio azpiegitura indartsuena eta denon artean ordaindu genuena ere saldu zen”.
Izan ere, azken urteetan IKT enpresen sektoreak utzikeria handia jasan du, Martinez Axpek salatu duenez, eta “bertako erakundeek balioan jartzen ez zituzten bitartean, atzerriko IKT enpresek aukera aprobetxatu dute”.
HAZI fundazioak plegu teknikoetan software eta hardware askea debekatzea ulergaitza adierazi du Martinez Axpek, eta ea Gobernuaren eraldaketa digitalaren ereduan sw eta hw askea debekatu eta euskarak lekurik ez duen galdetu du.
Lore