Joseba Azkarraga EAren Idazkari Nagusia eta Lan, Enplegu eta Gizarte-Segurantza sailburuaren ustez, ETA langileentzat ´egun garrantzitsu´ honetan indarrez sartu nahi izateak ospakizuna ´iluntzen´ du, eta modu berean, ´xede bakarra hiltzea eta suntsitzea helburu bakarra duen erakunde terrorista batek segurtasun eta lan-osasuna defendatu´ nahi izatearen ´inkoherentzia´ salatu du.
Azkarraga Osalanek Donostian duen egoitzan izan da, gauean instalazioen aurka egindako atentatuaren ondorioz eragindako kalteak ezagutzeko.
Sailburuak ´bi lehergailuek ia aldi berean zartarazi´ dituztela aipatu du, eta kopuru zein konposizioa ´Sestao eta Getxoko epaitegien aurka erabili dituzten lehergaien antzekoa da´, azaldu du.
Justizia sailburuak ´talde terroristak hain egun garrantzitsuan´ agert nahi izana salatu du, ´herrialde honetako gizon eta emakumeen duintasuna aldarrikatzea helburu´ izan beharko lukeena. Bere ustez, egoera honek ´hain garrantzitsua den egun hau goibeldu du´.
Jatorria: Eusko Alkartasuna