2017ko Estatuko Aurrekontu Orokorrek euskal jendartearentzako txarrak izan direla eta esan aurtengoak duinak diren pentsioak behintzat bermatu behar dituztela dioen mozioa onartu du gaurko Osoko Bilkuran Eusko Legebiltzarrak, EH Bildu eta gainontzeko ezkerreko botoekin.
Leire Pinedo, EAkidea eta EH Bilduko legebiltzarkideak defendatu du bere taldearen jarrera Podemosek aurkeztutako mozioaren eztabaidan. Ekimena koalizioarekin eta PSErekin adostu egin da. Pinedok azpimarratu duenez, “arazoa ez dira 2018ko aurrekontuak, ezta 2017koak ere; Estatu espainolean dagoen aurrekontu eredua da arazoa, gaizki ulertutako muturreko austeritatean oinarritzen baita”.
Eredu horren helburua, legebiltzarkideak esan duenez, “sektore publikoa erabat murriztea da: Aurrekontu hauek 2007an baino gastu publiko gutxiago dute, BPGrekin alderatuta”.
Euskal eta espainiar eskuinak, EAJk eta PPk, ekimenaren kontra bozkatu dute. Hala ere, aurretik Legebiltzarrean onartutako ekimen bati erreferentzia egiten dion puntu baten alde egin dute jeltzaleek.