Begoña Errazti, EA-ko bozeramailearen interbentzioa Legegintzaldi honen erdian ospatzen dugu eztabaida hau, dudarik gabe, gobernuaren gestioa eta politika egoera orokorrari termometroa egokitzeko momentu ona da.

Ez da ohikoa, kurtso politikoa ikerketa batzordeek eta erkidegoaren eskuinaren gestioa zalantzan jarrita hasi izana.

Eguesen Komptos Ganbarak berak salatutako irregularitateak, eta Ongizate eta Etxebizitza sailen inguruan sortutako susmoek funtzionamendu instituzionala kolokan jartzen dute eta errekurtso publikoak zuzendu eta gestionatzen dituztenenengan biztanlegoak jarritako konfidantzari kalte egiten diote.

Instituzional egonkortasunaren ildoan, nazionalismo euskaldunaren aurka asko eztabaidatu duzue UPN eta CDNeko lagunek; baina gaur egun, kolokan jartzen duzuen bakarrak zuek zarete, sorturiko iskanbilak estaltzeko asmoarekin konplizitate jokuak aurrera eramanez.

UPN eta CDNek Egueseko kasua itxi izana ez da kasualitatea, justo Plangintza teknikaria den Ramón Sainz de los Terreros, orduko Etxebizitza zuzendari orokorraren Luis Zarraluqui (UPNekoa bera) eta egungo CDN eko Jesús Javier Ascunceren artean kontradikzioak agertu eta gero izan da. Txalupa berean ikusi duzue zeuen burua eta ibilaldia elkarrekin jarraitzea erabaki duzue.

“Humanismo eta Democracia” aren aferak Ricardo de León ongizate sailburua izendatu zuteneko mahagaineratu genituen gure kezkak onesten ditu. Honi bere Madrilen ordezkaritzako kargu uztea batu behar zaio, orduan bere eduki gabeziarengatik inolako logikarik gabe asmatutako postua.

Jose Ignacio Palaciosen gestioarekin ezintasuna plazaratzen duen kasua, nahiz eta bere iragan ilun hori hainbat sailetan konprobatu izana.

Sanz Jauna, zure gobernuaren asmoa hika mika hau zuek izendatutako hiru altu karguen inguruan ez arduratuz itxi nahi duzue, egoera aurpegiratu gabe.

Lehendakari jauna, ez al zinen zu izan, 2004 eko ekainaren 9an kalifikatzaile onen bidez ganbara honen aurrean José Luis Alliri emandako % 60 eko soldata igoera defendatu zuena? Orduan erabakiak gobernuak hartzen zituela zeritzozun. Ondorioz, hain ongi ordaindu diozuen pertsona horren ardurak ere zuen gain hartu.

Aste honetan bertan, Foru Administrazioan, horretarako funtxik izan gabe, dauden buruzagitza postuen kopuru altua salatu du txosten batek. Administrazioa, beharrik egon gabe, zuzendaritza karguez puzten ari da. Kezkagarria, honetan guztian, giza arloan ematen ari diren ekonomi murrizketarekin paraleloki gertatzen ari dela hau, bigarren kasu hau aurrekontuen ezintasunean oinarritzen duzuen bitartean. UPN eko jaunak, dirua ba al dago edo ez, erabaki bat hartu!

ESTATUTUAREN EZTABAIDAN NAFARROAK EZ DU AHOTSIK

Estatuan aldaketa askoren urtea izan da azken hau. Estatu osoan, Nafarroan izan ezik. Estatutuaren erreformaren garapenaren prozesuan eta beste erkidego batzuek bultzaturiko Estatuaren lurralde ereduaren eztabaidan bananduak gelditzen ari gara.

Nafarroak ez du ahotsik izan honetan. Are gehiago, egoera orokorretik eta historikoki dagozkigun gure eskubideen defentsatik isolatu egin da, horrek gure erkidegoarentzat sor ditzakeen kalteekin.

Gobernu honen jarrera “perro del hortelano” obraren bera da: ez ditu gure autogobernua zuztatu eta demokratizatuko dituen erreibindikazioak kaleratzen eta gainera, hau lortzen saiatzen direnen aurka egiten du, Euskal Autonomi Erkidegoa eta Kataluña; hori bai, beste erkidegoek lortzen duten guztia eskatuko duela plazaratuz. Honek argi uzten du Sanz jaunak eta bere alderdiak autogobernuaren inguruan duten jarrera.

Gaur egun, Nafarroa da bere Foru hobekuntzaren aldaketa planteatzen ez duen erkidego historiko bakarra. Gure autogobernuan aurrera egiteko eta orain dela 25 urteko instrumentu legal, politiko eta demokratikoekin zerikustekorik ez dutenei eta orduko eztabaidari jarri zitzaizkion mugeei dagozkien trena galtzen ari gara.

Eta zer esan gure erabakitze gaitasunaz! Gure eskubide demokratikoak haunditu beharrean, eskuineko gobernuak proposatzen duen aldaketa bakarra horietan atzera egitea da. Zuen Laugarren behin behineko xedapenarekiko obsesioari buruz ari naiz, nafartarrek berek euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea onartzen duen bide konstituzional bakarra.

Euskal Autonomi Erkidegoak, bere proposamen propioa onartu zuen; Kataluñak berea Madrilen orain dela egun gutxi aurkeztu zuen. Eta ziur gaude, Galiziak ere epe motz batean hasiko duela honen bideratzea. Zuek aldiz, Nafarroa bere historiaz aldendurik mantentzeagatik arro zaudete. Agian, zuek proposatzen duzuen euskaldun izatearen kontrako jarreraren aurrerapen bat izan daiteke. UPN eta CDNeko jaunandreak, Nafarroak ez du inoiz izan hain pisu politiko baxua.

Geure erkidego historikoa (eta “diferentziatua” zuek diozuen moduan) ezer egin gabe dago. Hori bai, Troyako zaldian biurtzen duzue Sadarren izen aldaketa (Reyno de Navarra jarri nahiean) eta gero historikoki dagokigun subiranotasuna edukiz betetzeko gaitasuna ez duzue. Gainera, gobernu zentralak daraman murrizpen politikan elkarlanean zabiltzate, zuek zeuen burua zentsuratuz Estatuak Epaitegi Konstituzionalera joanen delaren mehatxu txiki baten aurrean.

Popular alderdiaren estrategiak irentsita, geure autogobernua garatzeko proposaturiko edozein ekimenari uko egin diozue. Euskal Autonomi Erkidegoan euren estatutua onartu zutenean, zuek aurka egin zenioten adostasun nahikoa ez zuela eta lehenago bortizkeriarekin bukatu behar zela esanez.

Kataluniarrek berea, %90 eko adostasunarekin aurkezten dutenean berriz eta bortizkeriaren arazo ezarekin, zuen gustokoa ez delako aurka egiten diozue. Zeuen argudiaketa faltsua da, kezka bakarra duzue: gehiengo demokratikoak zuen postulatuekin bat ez datozen erabakiak hartzea. Edozein kasutan, eta hau Nafarroari egokitu dakioke, estatu maileko gehiengoak erabiltzen jarraitu nahi duzue autogobernuaren erreibindikazioak murrizteko asmoarekin.

Azken asteetan, beste gauza batzuren artean, Estatut-ak Konstituzioaren suntsipena ekar dezakela entzun dugu. Orain dela egun bakar batzuk, Kataluñíako proposamenak España hautsiko zuela entzun genizun Sanz Jauna.
Hauen guztien arrazoia argi dago: Alderdi popularraren España zentralista. Gauza guztien gainetik, Nafarroaren gainetik ere.

Foru Gobernuak Madrileko gobernuarekin negoziatzen duenean duen men egite horrek gure erkidegoak Gobernu zentraletik jaso beharreko erantzuna edukitzea eragozten du, eta askotan beste erkidego batzurekin alderatuta kaltetua da.

Ez bakarrik Hitzarmen Ekonomikoa negoziatzean, baita ere jasotzeke dauden beste eskuduntza batzuen transferentzian. UPN eta CDN eko jaunandreak, noiztik ez da Nafarroako eskuduntzen transferentziaren batzordea bildu? Zergatik daude oraindik eskuduntza batzuk transferitzeke? Inbertsioak eskatzerakoan ere atzetik zoazte, horrek gure helburuak proposatzerakoan eragin ditzakeen baldintzak ahaztuz.

Oinarrizko barneegituren aferan (trenbideak, aireportua eta Iruña-Jaka bezalako antolakuntza errepidea) atzera pauso nabarmenak eman dira eta hori Madrilen gobernua zuzendu dutenen (PP eta PSOE) eta haien hemengo sukurtsalen ardura da, 25 urteetan ez duzue Estatuko Aurrekontu Nagusietan proiektu hauei lehentasuna ematea lortu.

Hori bai, beste batzuk direnean gestioak egiten ari direnak, orduan bai UPN ek maiz kritikatzen ditu, gero lotxarik gabe besteen garaipenak aprobetxatuz eta Nafarroarentzat gauza bera eskatuz.

Madrilgo Gobernua aldatu zenean, gobernu berriarekin pultsu bat erakusteko nahian, UPN -k Aznarri eskatzera ausartu ez zen eskari horiek guztiak Zapaterori zuzendu zizkioenean egindako ahalegina, kea besterik ez da izan. Agian, Nafarroan Estatuaren inbertsioak gehitu ditzan, Espainiako lehendakariari bidalitako gutuna seriotzat jo dezagun nahi duzu.

Astelehenean bertan beste antzezlan txiki bat ikusteko aukera izan dugu: UPNk PSN eta Nafarroa Baieko diputatuei biltzeko proposamena egin die.Madrilen Nafarroak duen ordezkaritza barneratu nahi hau gobernu honen izugarrizko porrota da.

Nafarroaren autogobernua eta nafartarren erabakitze eskubide demokratikoa edozein interesaren gainetik proposatu eta defendatu behar da, instituzioetan dauden indar desberdin guztiak alde batera utziz behar izanez gero.

Horregatik, hau nafar gobernuak proposatu beharreko eta desio askoz gehiagorekin egin beharreko beste eztabaidaren ordezkoa besterik ez izateak huts egitearen sentsazioa uzten digu.

UPNek gure eremua estutzat eta beti beste borondapenen menpe dagoenekotzat jotzen du. Zentzu honetan, argi gelditzen da, UPNk Estatuaren ereduaren inguruan egindako ekarpen bakarra Nafarroako gizarteak beraien eredutik aldentzen den beste bat aukeratzeko eskubide demokratiko horren zapuztea izatea.

Hau da konstituzioa aldatzearen aurrean euren proposamen bakarra. Duhinki, demokrata asetu bat bezala ikusteko euren burua.

ISOLAMENDUA ETA BAZTERTZEA

Beraz, Nafarroa bizitzen ari garen momentu historikotik at dago. Ematen du, ez egotekoak, parte ez hartzeak edo erabakiak hartzen ari diren eztabaida lekuetan ikuspuntua ez emateak pozik egoteko arrazoi dela.

Eta ez da bakarrik zuek ez duzuela inolako harremanik eduki nahi Euskal Autonomi Erkidegoarekin. Ez dituzue ezta ere Europako beste herri batzuekin,gure ordezkapena Madrili utzi diozue, gure eskuduntzengan eragina duten eztabaida leku hoietan Nafarroak egotearen eskubidea alde batera utziz. Aski da Akitania eta EAE rekin batera zenuten gune hortatik zuek sututa egindako irteera.

Kanpoalderako zuen jarrera isolatzekoa bada, barnealdean zuen proiektu politikoarekin bat ez datorren guztiaren baztertze sistematikoa da nagusi. Bereziki, geuk eta ganbara hau osatzen duten beste alderdi batzuek legitimoki ordezkatzen dugun zati hori.

Eskuinaren diskurtsoa, hemen, eta baita ere Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE), gu, nazionalistok, “baztertzekoiak” gara, baina praktikan zuek zarete instituzio eta publiko partaidetzatik kanpo uzten gaituzuenak.

Zuekin gehiengoa dugun leku hoietan egiten ez dugun zerbait. Beste alderdi batzuk bai dauden Ikusentzunezko eta Nafar kutxeko kontseilutik euskaldun nazionalistak kanpo utzi dituzue.

Lan – Epaitegitik sindikatu abertzaleak baztertu egiten dituzue, nahiz eta ELA eta LAB ek ia ia Nafartarren herena ordezkatu.

Borobilduz, Nafar biztanleri zati haundi bati bizkarra emanez gestionatzen duzue, askotan beren kontra ez esateagatik, areriotasun hori artifizialki puzteko asmoarekin.

Gurea bezalako Erkidego anitz batean gobernua osatzen dutenek bi aukera dituzte: biztanlegoaren ordezkapena dugunon sentsilitate desberdinak errespetatu, parte hartze publiko eta eztabaida baimenduz, edo errealitate honi erabat uko egitea.

Argi dago, zuek demokraziaren aurka doan bigarren hau aukeratu duzuela eta ganbara honetan zuen gehiengo legitimoa erabiltzen duzuela zuen proiektu bazterkoia imposatzeko, beste alderdiek egindako proposamenei jaramonik egin gabe.

Jarrera hau argi gelditzen da, adibidez, ikurren legearen inposaketarekin, barregarri izatera iristen ari zarete afera honetan, egia esan.

Euskerarekin ere jarrera erasokorra duzue, beti defentsiban jarriz. Ez dakit, konpleju batengatik edo ezjakintasunarengatik den, baina Europan honek irudikatzen duen ondare kultural baten aurka, hizkuntza baten aurka, legeak egiten dituzuen bakarrak zarete.

Sailei begirada azkar bat emanen diegu.

Barne, Presidentzia eta Justizia

2004 ean Transferentzi batzordeak Madrili foruzaingoaren eskuduntzaren pasea eskatu zion. Bazen ordua! Hala eta guztiz ere, ez ditugu hori lortzeko Gobernuak egin dituen gestioak ezagutu. Berriz ere, antzezlan bat bakarrik izan da dena.

Polizi gorputz honek bere lana dagokion moduan egin dezan, kide eta baliabide eskasiari bere erabateko garapenarenganako interes falta batu behar zaio.

Eusko alkartasunak Trafikoko Foru Zaingoari dagozkion eskuduntza guztiak eta Kataluñan eta Euskal Autonomi Erkidegoan barneratuta dituzten beste batzuk eska daitezela exijitzen dugu.

25 urte berandu planteatu dizue Nafarroako zuzenbide zibila gaurkotzeko beharra, 1973 lege batek onartuta eta erregimen komunean egindako berriztapenen atzetik beti aldatu izan dena. Aukera izan dugu duela egun gutxi aurkeztu duzuen dekretu proiektua aztertzeko, eta proposatzen duzuen formula ez zaigu egokia iruditzen, berriztapena atzeratzen baitu. Zer gertatzen da Nafarroako zuzenbide pribatua bizirik eta gaurkotuta mantentzeko erakundeekin, beste erkidego batzuetan (Aragoi eta Kataluña) etengabe garatzen ari direnak?

Hezkuntza

Berriki, gobernu honekin kritiko ez den nafar egunkari batek, errealitate kezkagarri bat mahaigaineratzen zuen: 700 ikasleek barrakoietan ikasten dute. Gobernuaren erantzuna Kataluñan egoera honetan bertan dagoen ikasleen kopurua haundiagoa dela izan zen. ¿Hau al da Hezkuntza sailburuak ikasturte hasieran harro hitzegiten zuenari buruzko hezkuntza kalitate hori?

Patxi Larrainzarrek eta aurretik Lizarrako Erremontival edo Mendillorriko Elorri ikastetxeek beren eskari altuari irtenbide bat bila dadila galdatzen dute, gutxieneko baldintzak betetzen ez dituzten barrakoiak ez den irtenbide bat hain zuzen. Batzuk, guraso eta irakasleen artean hamankomunean erabakitako irtenbideak proposatzen dituzte eta erantzuna bera da, ezetz. Hiru ikastetxeak, kasualitatez D eredukoak dira.

Orain dela bi urte, Nafarroako hezkuntzarako aurrekontua salatu eta hobetzen saitu ginen zuzenketa baten bidez. Espero dezagun hurrengo Nafarroako Aurrekontu Orokorren proiektuan gauza bera ez egin behar izatea.

Estatuan dagoen barne irakasleen maila altuena dugu, %15, Andaluzian dagoena hirukoitza eta Euskal Autonomian dutenaren ia ia bikoitza da.

Ikastola alegalentzako aurrekontuak berriz ere zalantzan jarri dituzte, gehienak, Nafarroan hizkuntza honetan ikasteko aukera ematen ez duen lege bat ez dagoelako daude egoera honetan, Tafalla, Estella – Lizarra, Biana edo Tutera beste batzuren artean.

Ikasliburuen finantzaketan atzean gelditu gara, laguntzak murritzak dira eta hauek jasotzen dituzten familiak berandu egiten dute, behartuenen boltsikotan honek suposatzen duen eragina deuseztatuz.

Osasuna

Zorionak! Zuek hala deituriko “sistema mistoa” aplikatzea lortu duzue! Hori da osasun pribatuaren alde egitea. Nafar ikerketa zentru bat ere ez dago estatu mailan nabarmenduenetarikoen artean. Ezta CIMA, pribatua, Opus Deiekoa eta zuen laguntza jaso duena ere.

Hil edo biziko minbizi gaixotasunari dagokionean, atentzio goiztiarrean oinarritzen den Nafarroako plan onkologikoa kutxa batean sartzeko luxua ere hartu dute.

Berriki Kutz andereak erradioterapia zerbitzuaren berritzearen proiektua aurkeztu du, eta plan hori hiltzat ez jotzeko, proiektu horrren garapenaren jarraipentzat jotzen zuen. Gai hontan aditua eta Plan Onkologiakoaren koautorea den alderdikide batek zioen moduan, Nafarroako Gobernua ildo honetan “kiroldegiari uko egin dio eta dutxekin bakarrik gelditu da, epe luzerako gainera”.

Erkidego honetan hilkausa nagusienetarikoa den gaixo askorentzat oinarrizkoak izango diren bost urte galdu dira. Eta gaurko errealitatea zera da: etengabe hondatzen den skaner batek froga egin diezaien milaka pertsona daude itxaronaldi zerrendetan. Hau hondatu zen azkenaldia, uda honetan bertan, Osasun pribatura edo beste zentru batera jotzeko irtenbidea martxan ez jarriz.

Desintrometriak eta beste batzuk sistema publikotik kanpora joateko adibide batzuk dira. Pribatizazioa sistema publikoa mehetzeko intentzio garbiarekin programatu eta zuzendua dago.

Baliabideak zaharkituak daude edo ez dago nahikorik. Jende asko diagnostikoarekin dago baina kirurgikoki ebakuntza egitearen esperoan. Irtenbiderik ematen ez zaien beste hainbat espezialitateetan dauden Itxaronaldi zerrendak.

Bular minbiziaren inguruko datuak eskatu dizkizuegu. Oraingoan erantzuna jasoko dugula espera dugu, ze azken urtean gure ardura den gobernuaren kontrol funtzioetan 50 galdera baina gehiago aurkeztu ditugu eta askorentzat ez dugu erantzunik jaso edo ez erantzun osoa. Eta ez gara, Parlamentu honi dagokioen errespetu falta hori salatu dugun bakarrak, Ganbarako zerbitzu juridikoek eta UPNeko lerroetako pertsona batzuek ere salatu egin dute hau.

Osasun egoera okertzen duen beste arrazoi bat pertsonal murritzarena da. Behinbehiniko kontratuak, astelehenetik ostiralera… honek guztiak egun zalantzan dagoen sistema baten kalitatea gutxitu egiten du.

Ongizate saila

Zeuen ikuspuntu neoliberaletik, ongizate zerbitzuak irabazi beharreko zerbait bezala ikusten dituzue eta ez biztanlegoaren eskubide bat bezala.

Orain dela urte bat ASPACE eta ADONA kasuak izan ziren egunkarietako azaletan. Orain Humanismo eta Demokrazia, eta ia ziurtaturik dagoen gobernuz kanpoko elkarteei diru laguntza susmagarriak, zuek izendatu zenituzten goi kargu batzuk aberasteko erabilitako diru laguntzak hain zuzen.

Palacios sailburuaren jarrerak, edozein lekutan polemikoa, gure gizartean hain beharrak diren Gobernuz Kanpoko Elkarteen haserrea piztu du. Honekin guztiarekin instituzio mailan dagoen egitura horren eskasiak sorrarazitako elkarte hauen giza lana gutxietsi nahi duzuela pentsatzea garamatza.

Hori bai, zuen pentsamendu eta ildo beretik doazen elkarteei ez zaie hori gertatzen, hauek urtero zuen diru laguntzak jasoko dituzten zerrendan daude.

Orain dela urte bat, osoko bilkura honetan bertan gobernuari plan gerontolikoa martxan jartzeko deialdia Eusko Alkartasunak aurkezturiko proposamen baten bidez onartu zen. Gaur oraindik ez da konpromezu hori bete.

Buruko osasunean beharrak ikaragarrizkoak dira. Gaur familiek berek egin behar diote aurre arazoari, honek eskuinak giza instituzio horri emandako papera plazaratzen du: Giza Eskubidearen ordezkoa, onuraduna izan beharrean.

Ganbara honek hainbestetan eskatu duen Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun plana eta berriki (irailaren 15) egiten hasi zaretena…. Adinduen plana geldiarazteko aitzakitzat erabili duzuen Giza zerbitzuen legearen beharra…

Arlo honetan dagoen gestio txarraren adierazle den etengabe jarraituko lukeen zerrenda luze eta anitza dugu. Zerbitzu eskasa emateaz gain, sail honek bete beharreko helburuak alde batera gelditzen ari dira eta sail honi ospea kentzen ari diozue hainbat eskandaluen bitartez.

Kultura eta turismoa.

Kultura sailean azaleko azterketa bat egitearekin bakarrik aski da arlo honetan proiektu eta aspirazio gutxi dituzuela ikusteko. Zuen aurrekontuen murrizpenaren kaltetuenetarikoa dugu sail hau, %20 eko beherakada izan zuen aurreko aurrekontuetan.

Zuek sortu zenuten proiektua bera ere deuseztatu duzue, Nafarroako jaialdiak desagertaraztearekin. Inbertsioen portzentaia gutxitu duzue eta planifikazio falta nabarmena da. Nafarroako oferta turistikoa garatzeari buruz mintzatzen zarete, baina ez dizkiezue aldi berean bisitariei aisialdi aukerak zabaltzen, preseski turistak erakartzeko hainbeste bide dituen erkidego batean.

Ondare kulturala, ahaztu edo modu okerrean gestionatzen da, Gaztelu Enparantzan agerturiko hondarrekin edo Oteiza fundazioarekin gertatu den bezala.

Hizkuntz Politika

Arlo honetan zuen politika aurka egitea da zuzenean. Zuzendaritza orokorra sortu zen euskeraren normalizazio linguistikoa errealitate bihurtzeko, baina zuek hori alderantziz erabiltzen duzue, atzerriko hizkuntzak gure hizkuntzen gainetik nabarmenduz eta babestuz.

Giza- Eskubideen defentsan aritu eta europar organo nagusiena den Europako kontseiluak egindako txostenari ere alderantzizko irakurketa egiteko gai zarete. Zuen paroxismoa hainbestekoa da, organo independiente honen gomendioei kasu egin beharrean zuen politika lingistikoaren babesle bezala ulertzen dituzuela. ¡Eskrupulu gutxi izan behar dira horrelako irakurketa egiteko! Baina beno, Pegenaute jaunaren aberastasun linguistikoari buruzko ezjakintasuna eta beti duen eraso jarrera hori ezagututa ez da harritzekoa, dena posible da.

Europar Batasuneko 46 herrialdeek eskatu diote Foru Gobernuari biztanleria aldetik garrantzitsuena den zona mista deituriko eremuan euskeraren babespena zabal dezala. Komunikabideetan hizkuntza honen presentzia areagotzea eta D ereduaren zabalpen sistematiko eta orokorra eskatu dute. Zehazki aipatzen dituzte gainera hiru kasu: Euskalerria Irratia, bide seiñaleak eta Administrazioan hiritarrei ematen zaien erdaldun arrera. Atentzio dei honen aurrean gorrarena egiten jarraitu behar al duzue?

Euskera zuztatzeko beste euskaldun eremuekin kolaborazioak erraztu daitezela gomendatzen dizuete eta hizkuntza hau terrorismoarekin lotzeko zuen politika interesatuak salatzen dituzte;azken finean, urte hauetan salatu egin duguna.

Kasualitatea haundia, “euskaldun erradikalek” eta Europear Batasunak euskerarekiko salaketa bera egiten dugu! Lotxa pixka bat baldin baduzue, zuen jarrera hausnartu beharko duzue eta zentzu honetan zuen politika zentzugabea eta zoratuari erabateko iraulketa eman.

Lekuko Administrazioa eta Nafarroako lurraldearen estrategia.

Nafarroako gobernuak nafar instituzioak gainbeherara eraman ditu. Lekuko administrazioak beharrezkoak diren erronkei eta jasotzen ari dituzten eskuduntza eta ardura berriak garatu ahal izateko lekuko entitatek dituzten finanziazio beharrei ez die erantzun ematen. Aitzitik, gero eta gehiago Nafarroako gobernuaren errekurtsoen menpe daude, babes politikaren zalantza eta itzala areagotuz.

Oposizioarenganako errespetu falta eta kontutan ez hartze horrek kutunkeriaren adierazle dira, bakarrik kaso egiten diete duten sigla edo instituzio edo entitateengan eduki dezaketen kontrolaren arabera.

Idazkarien legearen antzekoek babesten dituzte nire hitz hauek, aurkezpen librea eragotziz batzuri besteren aurrean babestu nahiez. Eztabaida hartan esan genuen bezala.

Eta berriz ere, gaur eguneko gure erkidegoa sozial eta ekonomikoki garatzeko balio ez duen Nafarroako lurraldearen estrategiaren dokumentua bailogabetua gelditu da, ez baitira hau hedatzeko errekurtso edo pausurik aurreikusten.

Lekuko maparik gabeko beste legegintzaldi bat dugu hau, eta hemen gure udal ardura dela eta geure burua eskeintzen dugu hori eragozteko.

Ikurren legea, udal autonomiaren aurkako adibide bat besterik ez da.

Ez dago Lekuko Entitateen modernizazioarako inolako planik. Plan bakarra, Madriletik, oposizio politikoa erditik kentzeko, abian jarri den hiri haundien legea da.

Nekazaritza eta Mendialdea.

Egungo Nafar gobernuaren politikaren ondorioz kaltetuenetarikoa mendialdea eta nafar pirineoarena da. Mendiko eredu ekonomiko tradizionalaren defentsan dagoen utzikeriak eta nekazal eta abeltzain ustiapen haundien aldeko apostuak etorkizunerako erkidegoko zonalde hau proiektu bideragarririk gabe uzten du.

Bere ezaugarri orografikoengatik, nafar mendialdeak tratamendu eta planifikazio zehatz bat behar du honen despopulatzea eragozteko eta etorkizun bideragarri bat ziurtzeko. Turismoaren aukera momentuz osagarri besterik ez dela badakizue.

Nekazal eta abeltzain txikiaren lanak biztanleriaren mantentzea bultzatzen duen einean, eta ondorioz baita ere gure identitate eta erakartasun turistikoa, Nafarroako zonalde honek geure herrien idiosinkrasia errespetatu behar du.

Ezin da hauen etorkizuna eta garapena bakarrik interes ekonomikoen menpe jarri, beraien kabuz ere bait baidute ingurugiro eta oinarrizko ondarea. Hori bai, industri eta ekonomiko bide paralelo eta desberdinak aztertu beharko dira. Zentzu honetan mendialde eta Pirineoentzat Plan zehatz eta integral bat egiteko mozio bat aurkeztu dugu.

Etxebizitza

Orain dela egun batzuk larritzeko kopuru bat argitaratzen zen: gure gazteek bere soldataren %42a etxebizitza ordaintzeko erabiltzen dute. Bankuetxeek gomendatzen dutenaren 10 puntu gehiago, belaunaldi berrien emanzipatzea arriskutan jarri eta beren inguru ekonomikora egokituta bizitzeko aukera murrizten dituen zifra.

Zentzu honetan, zorrotz behatuko ditugu UPN- CDNek hartutako konpromezuak. Eraikuntza enpresa haundienganako laguntasunarengatik eskuinak izan dituen atzerapenek azken urte hauetan espekulaziora lotu dute oinarrizkoa den ondasun bat izateko aukera.

Egues kasuak eskuinak hirigintza ulertzeko duen modua kaleratu du, hiritarra babestu beharrean espekulatzaileen alde jokatzen du.

Ekonomia, lan eta industri estrategia

Laburbilduz, Nafarroako eskuinaren ekonomi ereduaren porrota, argia da, nahiz eta gure autogobernuari, ekimen enpresarialei eta langileen esfortzuei esker oraindik ongizate indize altuak mantentzen ditugun.

Langabezi zifra baxuek (2005 eko bigarren hiruhilekoan %5’12koa zen) gure Erkidegoan langabezia arazo larri bat ez dela erakusten dute. Bai ordea lanaren kalitatea. Estatu eta Nafarroako eskuinak azken urte hauetan zuztatu dituen flexibilitate neurriak langilearen lan baldintzak urritu ditu, gero eta gehiago enpresen interes eta behin behinekotasunaren pean daude eta gainera ordainsari gutxiagorekin.

Aldiz, ez dugu oraindik lan ezbehar kopurua murriztu.

Ekonomi eta industri krisi baten hasieran gaude, etorkizunean kanpo menpekotasuna eta enpresa berrien ez eratzearen ondorioz areagotuko dena.

Inolako Planifikaziorik gabe jarraitzen dugu, beste batzuren artean hemendik milaka kilometrora dagoen Volkswagen enpresak hartuko dituen erabakien pean. Ez da dibersifikatze prozesu industrial bat eratu eta udazken honetan, berriz ere, alemaniar enpresaren mehatxua jaso dugu.

Gauzak horrela, egun eztabaidan dauden lege batzuek, ardoarena adibidez, enpresa txiki eta ertaina garatzeko intentzio falta argi uzten dute. XX. mendean giza ekonomi adibide argiak ziren kooperatibak ere arriskuan daude honekin.

Zuek ekonomia zenbaki haundietan ulertzen duzue, ez txiki baina egorkotasun haundiagoetan, hala nola autoemplegua edo enpresa txiki eta ertainak. Hori bai, gogoratu, zifra haundiek porrot egiten badute orduan ekonomi sare guztia behera doa.

Beste aldetik, Nafar Gobernuak politika fiskal eta finantziero propio eta erkidegorako egokitua dagoen Ekonomi Hitzarmenaren baliabideak erabili gabe jarraitzen du. Estatuan egiten diren fiskal aldaketa gutxi batzuk besterik ez ditu aplikatzen, planifikazio propiorik egin gabe.

Barnegitura eta komunikazioak

Lehengo urtean N-121-Aren hobekuntzarako antzezpenaren lekuko izan ginen. Aurten berriz Nafarroako iparraldea eta Europarako kamioi garraioen bide nagusia den errepide honen hobekuntzaren atzerapen bat salatzeko publikoki atera behar izan dugu.

Bere ardurak sahiesteko ohiko jokaerarekin, Gipuzkoa eta EA ri bota zioten honen errua. Beren zatiarekin ez betetzeagatik ebidentzian gelditu dira, Gipuzkoakoa aurreikusitako epean egonen da bukatua (2006), diputazio horrek bere gain Nafarroako zatiaren ardura ere hartu nahi izan zuen, zuek egin nahi ez zenutela argi zegoelako.

Lehenago 2006 ari buruz hitzegiten zenuten, orain lanak 2012rako bukatuko direla diozue. Gorrotoak zuzendu du zuen gestioa afera honetan eta emaitza: errepide hau erabiltzen duten garraiolari eta zonaldeko biztanleek, hor barna dabiltzan aldiro, beren bizitza arriskuan jartzen dutela, errepide honen egoera tamalgarria dela eta.

Nafarroako errekurtsoekin bakarrik eraikitzen ari da Iruña-Logroño autobia. Gure erkidegoa Estatuarekin elkartuko duen errepidea da, eta hala ere ez zarete Estatuko diru laguntzak jasotzeko gai izan, honek suposatzen duen garapenaren atzerapenarekin, baita beste Nafarroako errepide batzuetan ere (Iruña –Jaca).

Kongresuan Nafarroa Bai-ek aurkeztu zuen mozio bati esker Medinaceli-Tutera autobia egiten hasiko dira azkenean, Madrilen zuen UPN eta PSN ren kideek hainbeste urtez ordezkatu dutenen gaitasun falta nabarmenduz.

Ez zineten Nafarroa eta Y euskaldunaren arteko konexioa ona planifikatzeko gai izan, trenbideetan beste erkidegoekin alderatuz azpimarratzeko atzerapena dugularik.

Itoitz eta Nafarroako ubidea egiten duzue, siglen burruka eta ez ongizatearen interesa. Ez dakigu oraindik tamaina hortako barnegiturak emango dizkigun etekinak baina bai teknikarien txostenek honen segurtasuna oraindik zalantzan jartzen dutela.

Bardeei dagozkien aferei buruz ere hitzegin nahiko nuke. Iaz, eztabaida honetan bertan, Gobernu Zentralari tiro poligonoarentzat beste leku bat bilatzeko eskatu zitzaiola erabaki zen, modu honetan ganbara honen gehiengoak eta Nafarroan dagoen eskariari erantzunez.

Madrilen aurrean arro agertzen zarete komunikabideetan, baina egia dena, zera da: ez dugula inolako berririk izan UPN eta CDN ek zentzu honetan ezer egin dutenik, ez da proposamen hori errealitate bihurtzeko gestiorik egin duzuenik eta ezta ere Parlamentu honen borondate horrengatik Zapatero Jaunari presio egin zaionik.

Bakea eta normalitate politikoa posible dira

Bukaerarako bake hartzearen eta normalizazio politikoaren aferak utzi nahi izan ditut.

Euskal gatazkaren bukaera aurreko urteetan baino hurbilago ikusten da eta momentu honetan irtenbide horren aldeko apostu sendoa beharrezkoa da. Begi bistakoa da bere perbibentziaren ondorioek Nafarroan eragina dutela eta horregatik, lurralde honen indar politikoek horren alde lan egin dezatela beharrezkoa da.

Hiritarren borondatea errespetatuz akordioek eta adostasunek bultzatu beharko dituzte alderdien mahai horretan hartu beharreko erabakiak.

Aukeren unea hasten da baina baita ere konpromezuen momentua. Eta ezin ahaz ditzakegu, zentzu honetan, hiritarren ordezkari garen indar politiko moduan ditugun ardurak.

Laburbilduz, Nafarroak, bere autogobernu aukerak, egoera geografikoa eta giza esfortzua dela eta garatzeko aukera asko ditu. Baina gobernu honek ez ditu egoki eta modu hoberenean erabiltzen hori posible izateko baliabideak: ez politikoak, ez ekonomikoak, ez sozialak, ez kulturak eta ezta naturalak ere.
2005 eko urriak 13

Jatorria: Begoña Errazti