EAko presidentearen ustez Bilboko martxan “normaltasuna” nagusi izateak Herrizaingoari arrazoi ematen dio eta Batasunari koherentziaz lan egiteko eskatu dio. Begoña Errazti Eusko Alkartasunako presidenteak “diskurtso politikoak zurruntzen ari direla” argi utzi du gaur eta “eskemak oso zaharrak” direla nabarmendu du. Gainera, eskema zahar horiek “beharrezkoa ez den diskurtso dialektiko” batera eramaten dutela esan du eta horrek, normalkuntza eta bake prozesuan “ondorio arriskutsuak izan ditzakela ere agertu du”.
Horren harira, “garrantzitsuena” alderdi politikoen diskurtsoak izan behar direla adierazi du eta “udazkenean modu zuhur batean” lan egiteko eskatu die alderdiei.
Erraztik Bilbon egin ditu adierazpen hauek. Bertan, jai-barrutia bisitatu du eta, era berean, komunikabideek egindako galderei erantzun die.
Atzo Pernando Barrena Batasuneko buruak Zapaterori eskatutakoari buruz galdetuta, Erraztik, Espainiako presidentea “diskurtsoak bizkortzen ari dela” esan du eta horrekin, “iraganera buelta egiten ari garela” ziurtatu du.
Jatorria: Begoña Errazti