“Orain batez ere, bakea eta normalizazio politikoa bezalako erronka handiak aurrean dauzkagunean” esan du buruzagi abertzaleak. Begoña Errazti Eusko Alkartasuneko presidenteak esan du “erabat onartezina” dela indarkeria erabiltzea eta “bake prozesura bidean, hau da, indarkeriaren amaieraren bidean, jarriko gaituzten distentsio keinuak” eskatu dizkio ETAri.
Atzo Avilan izandako leherketaren inguruan galdetuta, horrelako ekintza oro gaitzetsi ditu buruzagi abertzaleak, “orain batez ere, bakea eta normalizazio politikoa bezalako erronka handiak aurrean dauzkagunean”.
EAko presidentearen iritziz, horrelako gertaerek “giroa oztopatu eta nahasten” dute. Horregatik, “distentsio keinuak” eskatu dizkio ETAri.
Jatorria: Begoña Errazti