Gazte Abertzaleakeko kideok atzo Hego Euskal Herrian euskal gehiengo sindikalak deitutako greba orokorraren harira antolatutako martxa desberdinetan parte hartu genuen, gazteen eskubideen alde lan egitea ez delako jolasa, beharra baizik.
Modu berean, Gazte Abertzaleaketik kezkaz ikusten dugu atzo indar polizialek lana egiteko eskubidea bermatzearen aitzakiarekin hartutako jarrera bortitza, Xuban Nafarrate, gazte gasteiztarra, larriki zauritu zutelarik. Hau dela eta, gazte erakundetik bortizkeri poliziala salatu nahi dugu eta Barne Sailak bere erantzukizuna onar dezala eskatzen dugu.
Greba Orokorraren egunaren ondorenean , Euskal Herriko hainbat txokotan bultzatutako aldarrikapen mugimenduak sustatzea oso garrantzitsua deritzogu eta iraultza ezin dela hilabete honetan eten argi dugu. Gaur erreformaren garapena nondik- norakoak ezagutuko ditugu, eta ziur gaude ez direla aurrekoan onartutako murrizketak baino suabeagoak izango. Hau dela eta, gazte guztion inplikazioa eskatzen dugu, gauden esparru desberdinetatik gure ekarpenak mahai gainean jarriz, eta eskubideen urraketen aurrean gure presentzia gero eta indartsuago eginez.