Anjeles Iztueta. Hezkuntza sailburua Bertan bildu garen
guztiok asko dugu komunean, interes berak ditugu. Gure herriaren hezkuntza-errealitatea
interesatzen zaigu; halaber, Euskal Hezkuntza Sistema bereizi eta definitzen
duten aurrerapen eta arrakastak partekatzen ditugu.
Gai honi lanordu
asko eskaintzen dizkiogu, zailtasunek guztiok kezkatzen gaituzte eta batez ere,
premiei erantzun nahi diegu eta bakoitzak gaur egungo egoera hobetzen lagundu
nahi dugu.
Jakin badakigu Euskal Hezkuntza Sistema aitzindari dela gai askotan Estatu-mailan.
Jakin badakigu kalitateari dagokionean eta beste hainbat arlotan Europako hezkuntzaren
esparruan leku garrantzitsua duela.
Hala ere, etorkizunari begira, kalitatean, aurrerapausoetan, eta elkartasunean
eta guztion gustukoa izatea nahi dugun etorkizun horri begira, izan daitezkeen
gabeziak zuzentzen saiatu behar dugu.
Begi bistakoa denari bizkarra ematea alferrik da: hainbat arlotan, hainbat gaitan
arazoak daude. Horrenbestez, arazoak bazterrean utzi beharrean aurre egin behar
zaie lankidetzan, adostasunean, gogoeta egiteko nahian oinarrituz, guztiok proposamenak
eginez eta elkarrekin eraikiz.
Jardunaldi hauetan, Euskadin Hezkuntzan parte hartzen dugun taldeek ditugun
gaiak eta kezkak planteatu ditugu.
Laburtuz, gure Eskola Komunitateak dituen gai eta kezka nagusien inguruan egindako
hainbat gogoeta azpimarratuko nituzke.
1.- Zentroen
autonomia, kudeaketa eta koordinazioa.
**Zentroen Autonomiaren,
irakasleen kudeaketa egokiaren eta etapa guztien koordinazioaren kezka handia
dago.
Helburu estrategikoak
burutu ahal izateko zentroen autonomiaren alde lan egin behar dugu.
Une bakoitzean ezarriko diren helburuak lortzeko aukera emango duten
kudeaketa-prozesuak ezarri eta proiektuak bultzatu nahi dituzten zentroak sustatu
behar ditugu.
- Irakasleei dagokienean,
egonkortasuna eskaini behar diegu, euren lanaren irudia arlo pertsonalean eta
sozialean hobetu dadin ahalegindu behar dugu, eta Zentroko proiektuen alde lan
handia egiten duten irakasleak nolabait saritu. Irakasle-funtzioa gizarte-mailan
onartzea, kalitatezko irakaskuntza bat exijitzearekin lotuta doa.
– Benetan eginkizun funtsezkoa den zuzendaritzari dagokionean, erronka egonkortasuna
eskaintzean dago, Zuzendaritzari dagozkion lanak sustatuz eta trebatuz. Zuzendaritza-taldean
lagun gehiago sar daitezen bultzatu eta aukera eman behar dugu.
2. – Ikasleen
motibazioa eta bizikidetza.
– Ikasleen prestakuntza-maila hobetzea. Ikasleengan esfortzu eta autoexijentziako
ohiturak eragitea. Ikasleen artean ikasteko ilusioa, motibazioa eta plazera
mantentzea.
– Ikasleak, euren parte hartzearen bidez kudeatzea: hezkuntza-komunitatean bizikidetzaren
kultura berri bat sustatzea, sentsibilizazioaren, partaidetzako eztabaidaren
eta pertsonen arteko komunikazioaren bitartez. Herri gisa, ikasketen garrantzia
gazteen artean ulertarazteko modu aproposena bilatzen saiatu behar gara.
– Bizitzarako eta norberaren garapenerako behar diren gizarte?mailako gaitasunak
eta baloreak irakastea.
3.-Aniztasunari
arreta.
Aniztasunari arreta
eskaintzea hirugarren kezka nagusia da.
- Aniztasunari
buruz hitz egiten ari garenean zeri buruz ari garen galdetu beharko genioke
geure buruari, gutxienez hiru mota bereiz daitezke eta:
o Aniztasun ‘naturala’;
arlo honetan etengabe lanean ari diren arren, arloa bera gero eta zabalagoa
da. Erakunde laguntzaileekin koordinazio eta prestakuntza handiagoa izateko
premia.
o Kultur aniztasuna, heltzen ari den etorkin-kopuruak areagotu. Askotan gai
berria, eta eredu linguistikoen arazoarekin oso lotuta.
o Bizikidetza-arauen aniztasuna. Zenbaitetan, diziplina-faltagatik, irakasleek
egoera larriak bizi dituzte, eta sarri motibazioa galtzea, nekea eta bertan
behera uzteko nahia eragiten die. Zentro jakin batzuetan ematen ari den bizikidetza-araurik
ez izatea edo arau horiek ez errespetatzea konpondu beharreko arazo larria da.
Ikastetxeek, elkarrekin egon, integrazio, kulturaniztasun, eleaniztasun eta
antzeko egoerak bizitzeko tokiak izan behar dute. Ikastetxeak oso garrantzitsuak
dira hiritarren gizarte-mailako kohesiorako.
4.- Tutoretza eta familiekin harremana.
Botere politikoek
eta gizarte osoak, funtzio hezitzailean Eskola bakarrik ez uzteko hezkuntza-antolakuntza
berria nola eraiki planteatu behar dugu.
Irakasleak eta gurasoak, euren inplikazio- eta erantzukizun?mailaren arabera,
gure gazteen hezkuntza-prozesuan ezinbestekoak eta osagarriak dira. Ikaslea
hezteko talde bereko zatiak dira. Eskolak eta Familiak elkarren beharra dute
eta elkar ulertzeko modua bilatu behar dute.
Eskolak, familien laguntzarik gabe ezin du heziketa-lan eraginkorrik egin.
Garrantzitsua da erlazio bat komunikazio zuzenean, elkarrenganako konfiantzan,
elkarrizketan eta lankidetzan oinarritzea.
Irakasleen eta
gurasoen arteko erlazioa eta lankidetza ikastetxetik bertatik eta erakundeetatik
bultzatu behar da, batzuen eta besteen arteko konpromiso eta ulermen handiagoa
eragingo duten kanpainak eta mezuak igorriz. Zentroarekin batera hezteko erantzukizuna
beste hainbat arlotara zabaltzeko kultura sorraraziko duten Mezuak eta Kanpainak
antolatu behar dira.
- Tutoretzaren
lanaren garrantzia azpimarratu behar da, bestalde tutoreen lan?baldintzak hobetu
behar dira (pizgarriak eta koordinatzeko behar duten denbora eman behar zaie
aldi berean prestakuntzarako eta berrikuntzarako laguntza zerbitzuekin, Berritzeguneekin,
alegia, koordinazioa ere bultzatuz..
- Premiak goiz
antzematen lagunduko dizkiguten bitartekoak (fisikoak, sozialak, intelektualak,
eta abar) ezarri behar ditugu; horrek, behar bezalako erantzuna ematen lagunduko
digu.

5. – Ebaluazioa.
Bi eratakoa
hartu behar dugu kontuan: barnekoa eta kanpokoa. Honela,
- BARNEKO ebaluazio
alorrean kontuan hartzekoak dira:
o Irakaskuntza/ikaskuntza prozesuen eta irakasle-lanaren barne-ebaluazioa gauzatu
ahal izateko formulak sustatzea, irakasleak ebaluazio-irizpideen definitzean
inplikatuz
o Departamentu eta zikloetan ebaluazio-irizpide eta ?jarraibideak adostuta ezartzea,
Batzorde pedagogikoaren laguntzarekin.
- KANPOKO ebaluazio
alorrean, bestalde, honako irizpideak kontuan hartzekoak dira:
o Administrazioak zentroetan ebaluazioaren sistematizazioa eskaini behar du:
batetik kanpokoa, kanpoko agenteek egindakoa, eta bestetik barrukoa, Zentroko
lankideen beraien artean; modu horretan, hobetzeko asmoz egindako eta pentsatutakoaren
inguruan etengabeko gogoeta lortzeko, etengabeko hobekuntza?mekanismoak sortu
ahal izango dira.
o Hezkuntza-ikuskaritzaren papera oinarrizkoa da, eta zentzu honetan hezkuntzako
ikuskaritza teknikoak ikastetxeen dinamikara hurbildu behar dugu, curriculum?garapenean
duen konpromisoa areagotuz, hobekuntza?prozesuak ebaluatuz, gatazkak konpontzen
aktiboki lagunduz eta, kudeaketako sistema bateratu baten bidez Administrazioarekin
Zentroen lan burokratikoak erraztuz.

Hezkuntza Sailburu
bezala zorionak eman nahi dizkizuet, egunero egiten ari zareten lanarengatik.
Era berean eskerrak
eman nahi dizuet Hezkuntza Sailarekiko erakusten ari zareten laguntzeko gogoarekin;
eta horrenbestez, jardunaldi hauetan elkarrizketarako izango dugun aukera honek
guztioi Euskal Hezkuntza Sistemaren kalitatea hobetzeko balio diezagun gustatuko
litzaidake.

Fuente: Eusko Alkartasuna