Conferencia del secretario general de Eusko Alkartasuna y candidato de Euskal Herria Bildu en Donostia.
Eguerdion guztioi!
Mila esker gaur gurekin egoteagatik.
Ikusten ditudan aurgegiek adierazten didate zuetako asko BECen egon zinetela atzo eta horrekin erlazionaturik hiru mezu dauzkat. Lehena joan zineten guztientzat: Mila esker egin zenuten ahaleginagatik eta eman zenuten animo eta babes guztiagatik. Bigarrena joan ez ziren edo ezin izan zuten zoritxarrekoentzat: Azken urteetan izan den ekitaldirik hunkigarriena galdu zenuten, eta hori diot jakinik azken urte hauetan hainbat une hunkigarri bizitzea tokatu zaigula. Hirugarrena, denontzat: Atzokoa irabazi beharreko pultsu bat izan zen, eta zinez irabazi genuen. Ederra, bizigarria, ahaztezina… adjetibo asko erabili daitezke, baina helburu bat zeukan eta bete zuen. Pilak kargatzea, indartzea, benetako helburua dena, benetako pultsoa dena urriaren 21an daukagulako. Atzokoa irabazi genuen, eta hurrengo igandekoa ere, irabaziko dugu. Oraindik norbait ez bada jabetu, jakin dezala: GURE APUSTUA IRABAZTEA DA, ETA IRABAZTERA GATOZ!
Indar soberanista eta ezkertiarren bategiteak ilusioa sortu zuen mungimendu gisa hasi zen, baina egun hori baino askoz ere gehiago da. Kudeaketarako gaitasuna erakutsi duen indar politikoa gara dagoeneko.
Ez daukagu inongo konplexurik izan behar kudeaketaren inguruan. Lehen ez genuen horretarako arrazoirik eta orain are gutxiago. Ongi kudeatzen dakigula erakutsi dugu. Ongi eta modu desberdinean.
Eta zein da ongi egiten ari garen frogarik onena? Behin eta berriz jasaten ditugun erasoak. Azkena PPren eskutik dator, Juan Karlos Izagirreren aurkako zentsura mozioa arkeztuko zuela adierazi zuenean. Noski, ekimen honek ez dauka zer ikusirik hauteskundeekin. Ez gaitezen irudikor izan, ez dezagun gaizki pentsatu.
Kudeatzeko beste eredu bat proposatzen dugula eta funtzionatzen duela esan beharrik ere ez dago. Donostia bait delako adibide.
Zentsura mozioa iragarri duten hauek eta beraiekin batera dijoazten beste bi konpartsak Donostiaren blokeoa hasieratik iragarri zuten: Nazioarteko Zinemaldia desagertu egingo zen etzelako nazioarteko izarrik agertuko; Europako kultura hiriburutza galduko genuen; turismoak gain behera izugarria pairatuko zuen; nonbait, kaleetatik kotxeak kendu eta idiek tiratutako gurdiak jarri behar genituen martxan.
Ba ez da horrela izan, PP, PSOE eta PNV-ko jaunak. Beste eredu bat ezartzea posible dela erakusten ari gara, eta eguneroko lanarekin are gehiago erakutsiko dizuegu. Hor datza zuen benetako bildurra eta mahai gainean jarri zenuten “Batu Gaitezen”en benetako esan nahia. Batu gaitezen krisi egoerara ekarri gaituen eredu hau mantentzeko. Batzu gaitezen urteetan landutako konpromiso eta entxufeak mantentzeko. Batu gaitezen gizartean konformismoa sustatzeko.
PP, PSOE eta PNV-ko jaunak. Bukatu zaizue txolloa. Guztiz kontrakoa egitera etorri gara gu, euskal herritarrak mugitzera etorri gara gu, aldaketaren tresna aktibo izan daitezen, gizarte eredu berri bat sortzeko eta Euskal Herriko independentzia aldarrikatzeko.
Beranduegi konturatu zarete Quebec, Eskozia, Flandria eta Kataluniatik pasatzen ari diren askatasun haizeak ere Euskal Herrira heldu direla. Atzo ongi arnastu ahal izan genituen BEC-en, eta gure konpromisoa da udazkeneko hego haizea bezala Euskal Herriko txoko guztietara hedatzea.
Esa es la preocupación de PNV, PP y PSOE, que las cosas marchan bien. Porque si no, nos dejarían estrellarnos, pero no: nos atacan, poniendo de manifiesto su cabreo porque estamos haciendo las cosas bien y también estamos demostrando que comparten proyecto.
Se unen contra el soberanismo de la misma manera que contra el proyecto de estación de autobuses de Donostia, que contra la propuesta de gestión de residuos o que para gestionar Kutxabank. Y se unen porque comparten la preocupación que les produce que nuestro proyecto funcione y vaya adelante. No quieren que haya ningún cambio, ni en materia nacional, ni en materia socioeconómica.
Eta aldaketa proposatzen dugunean ez dugu hitz egitearren esaten. Badakigu nola egin eta zeintzuk diren ildo nagusiak.
Hiru ildotan proposatzen dugu aldaketa. Zuekin denokin eta euskal herritar ororekin batera gauzatzea nahi dugun aldaketa. Gizartearekin lan egiteko helburua dugu, ez gizartearen gainetik.
Lehenik eta behin, normalizazio politikoa gauzatzea dugu helburu. Aurrerapausoak eman ditugu eta erakutsi dugu bukaeraraino heltzeko gure borondatea. Orain, geldik izanik kritika konstantean daudenak mugitu behar ditugu. Argi somatu behar dute euskal gizarteak bizkarra emango diela normalizazioan oztopo bihurtzen badira. Argi izan behar dute demokrata garbien maskara jausi zaiela eta munduaren aurrean direna bezala agertu behar direla; Franquismoaren eredu politiko eta juridikoak mantentzen dituztenak. Francok hil aurretik idatzitako herentzia fidelki segitzen dutenak.
Horretan gu arduratuko gara. Munduak jakingo du 36ko gerratearen ondorioz izandako ehundaka ajustiziatu oraindik ere bide hertzetan lurperaturik segitzen dutela, eta urte guzti hauetan “espainiar demokratek” ahalik eta traba gehien jarri dituztela gai honek krispazioa sortzen duela argudiatuz.
Munduak jakingo du ere “espainiar demokratek” beraien legeak moldatzen dituztela politika egiteagatik espetxeratzeko, edo eta presoak beraien familietatik ahalik eta gehien urruntzeko, edo eta gaixo daudenak barruan mantentzeko. Orain egun batzuk nazioarteko jurista batek aitortu zidan bera ere konturatua zegoela Espainia ez dela zuzenbideko estatu bat. Begiak irekitzen ari dira eta gehiago ireki daitezen egingo dugu denok lan.
Bigarrenik, autonomismoa gainditu eta prozesu soberanista martxan jarriko dugu. Dagozkigun eskubideak garatzea borondate poltikoan datza, ez da arazo juridikoa. Demokrazia kontua da. Hori baino ez. Eskozian gertatzen ari denak argi adierazten digu. Horregatik ahalik eta indar gehien bildu behar ditugu proiektu honen inguruan, geldiezina izango den prozesu soberanista martxan jartzeko.
Eta erabateko aldaketa burutuko dugun hirugarren arloa sozioekonomikoa da. Justizia sozialean oinarrituko den gizartea da gure helburua eta hori ezin da sistema honekin lortu. Berdintasunean eta parekidetasunean oinarritutako gizartea nahi dugu. Pertsonak dira gure programaren ardatza. Pertsonak, interes ekonomikoen gainetik.
Aukera historikoa dugu egoera aldatzeko, Euskal Herriko normalizazio politikoa sendotzeko eta krisi ekonomikoa berriro gertatuko ez den sistema garatzeko. Proposamen zehatzak ditugu proiektu hauek aurrera eramateko.
Gure momentua da, egunero ikusten dugu gure unea iritsi dela. Eta horren adierazgarri da Borboiaren urduritasuna, Werten txorakeriak, herenegun Bilbon eta Bartzelonan egon ziren falangisten mugimenduak,… Borboiak, Wert ministroak eta falangistek badakite soberaniaren unea iritsi dela.
Proiektu horrekin konprometitzen gara baina zuen laguntza behar dugu. Benetako alternatiba gara zuen babesa badugu. Hori da gauzarik garrantzitsuena eta Euskal Herria noiz baino abertzale eta ezkertiarragoa dela konfirmatuko duena.
“Soluzioak zure esku” ez da soilik kanpainaren lema. Aldaketa gure esku dago benetan. Gure botoek alda dezakete Euskal Herriko egoera. 21ean Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan eta gero Euskal Heri osoan. Benetan izan gaitezke Gasteizko legebiltzarreko talderik indartsuena, baina horretarako zuen guztion lanaren eta indarraren beharra daukagu. Zabaldu ditzagun gure konpromisoak auzo eta herri guztietara zeren oraingoan bai, oraingoan aldaketa gure esku dago.
GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA !!!
Fuente: Eusko Alkartasuna