EAk Muskizeko 589 bizilagunen babesa jaso du, eta biziki eskertu nahi diegu gure lanean eta gure herriarentzat dugun etorkizunerako proiektuan jarri duten konfiantza. Babes hau duela lau urte jasotakoa baino %62 handiagoa izan da.
Zuen babesari esker bizilagun guztien eskubideak errespetatzen dituen Udal anitz baten aldeko lanean jarraituko dugu. Gure udalerrian bici garenon sentsibilitate ezberdinek ahotsa izango duten Udala, eta legegintzaldi honetan sortuko diren arazoei erantzuteko tresnatzat elkarrizketa duena.
Hau da Muskiztar guztiei eskaintzen diegun proiektua. Eatik aldaketaren aldeko apustu garbia egin nahi dugu, etorkizuneko Muskiz eraikitzen jarraitzearen aldekoa, eta horretarako Muskizeko Eusko Alkartasuna osatzen dugun pertsona guztiok zuen ideia eta iradokizunak entzuten jarraitu nahi dugu.
Eskerrik asko
Jatorria: EA Muskiz