Interes tipoen balizko igoerak Espainiako zor publikoari eragingo diola ohartu zuen atzo Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkuran Maiorga Ramírezek, eta horrek bertako ekonomiari ere erasango dio. EH Bildu Nafarroako legebiltzarkideak adi egoteko eskatu zio Foru Gobernuari eta “Nafarroak interes horiek ordaindu beharra” bidezkoa den galdetu zuen, “zor publiko propioaren egoera Estatu mailakoa baino asko zere hobea denean”.
Europako Bankuaren politika aldaketak eta aurreikusten den interes tipoen igoerak “Nafarroako aurrekontuan eraginak izango ditu, bere zorrean eta Estatuaren zorrean ere. Estatua %100ean zorpetuta dago eta Nafarroak parte bat du zor horretan”. Egoera hori ez da batere bidezkoa, esan zuen Ramírezek, “Nafarroak zorra ordaindu behar baitu gure egoera askoz hobeagoa izan arren, beste gauza batzuen artean, zerga mailan askoz ere jarrera arduratsuagoa izan delako”.
Gai ordenaren beste puntu batean, Nafarroa “egoera historiko batena urrean dagoelako” poza agertu zuen Ramirezek, “bereak diren trafiko kudeaketa mailako eskuduntzak berreskuratzeko zorian” dagoelako. Zentzu horretan, indarrak bildu eta Aldaketaren Gobernuari esker iristear dagoena, galtzen ez uzteko deia egin zuen.