Bi hilabeteren epean, munduko zenbait tokitan atentatu krudelak izan dira. Atzo azkena: Istanbuleko aireportuan izandako atentatuak 42 hildako eta 200 zauritutik gora utzi ditu. Terrorismoak eta biolentziak muga fisikorik ez duten garaian, Eusko Alkartasunak Turkiak pairatu duen atentatua gaitzetsi eta bere samina adierazi nahi du.
EAk nazioarteko terrorismoaren aurrean “mundu mailako” konponbide “integralak” bilatu behar direla azpimarratzen du, beti ere gizartearen askatasuna, segurtasuna eta biolentziaren prebentzioa bermatuz. EAk edozein motatako biolentziaren aurrean bere gaitzespena adierazi nahi du eta hildako eta zauritutako familia eta lagunei elkartasuna adierazi nahi die.