Lurralde Estrategia Berria, Lurralde Antolamendu Arauetatik haratago doa mundu mailako errealitate berriei erantzun bat eman ahal izateko. Esther Larrañaga (EA) Eusko Jaularitzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuak EAEko lurralde antolamendu ereduaren berdifinizio bat iragarri du, aldaketa klimatikoa bezalako mundu mailako erronkei erantzun berriak eman ahal izateko.
Sailburuaren hitzetan, ekintza honek Lurralde Antolamendu Arauak gainditu eta Lurralde Estrategia Berrietarantz aurrera egiteko aukera emango du lurralde planifikazioaren baitan garapen iraunkorra, aldaketa klimatikoa, mugikortasuna, irisgarritasuna, paisaia, sarea, lurraldearen birziklatzea, sormenezko ekonomiarentzat egokitutako espazioen garapena, etabar bezalako kontzeptuak barneratuko lituzkeen lurralde estrategia.
Kursaal Jauregian Sailak antolatuta ospatu diren Euskal Hiria 2007 jardunaldien seigarren edizioaren inaugurazio ekitaldian, Larrañaga sailburuak Lurralde Antolamendu Arauek EAEko aurrerapenean jokatu duten papera azpimarratu du, horren lekuko delarik euskal lurralde artikulazioak 2006an lortu zuen Hiri eta Eskualdeko Planifikazio Sari Europarra. Bertako epaimahaiak artikulazio-eredu horren integrazioa, koherentzia eta oreka azpimarratu zituen.
Hala ere, Eusko Alkartasunako sailburua den Esther Larrañagak aurrerapauso bat emateko ordua dela baieztatu zuen mundu mailako fenomeno berriei modu egoki batean aurrera egiteko. Ezinbestekoa da ereduak berriz asmatzea egoera berrietara eta aurkezten zaizkigun erronka berrietara egokitzeko. Bide bakarra da etorkizuneko belaunaldiek guk oinordetzan jaso dugun planetaz, gutxienez, baldintza berdinetan gozatu ahal dezaten, adierazi zuen bere hitzaldian.
Larrañaga sailburuaren iritziz, hiriak ezin du lurraldea bezalako baliabide mugatu baten inguruko gogoeta alboratzen jarraitu. Horrela, Ingurumeko Eraginaren Ebaluazioak hiritar-ikuspegi batetik lurralde ikuspegi batera igarotzeko balio izan bazuen, eta jasangarritasunak denbora faktua gure azterketara ekarri bazuen, gaur zalantzarik gabe, aldaketa klimatikoa da gizakiaren ekintzak mundu mailako optika batetatik erreparatzera behartzen gaituen paradigma.
Hori dela eta lurralde antolamendua, azpimarratu zuenez, funtsezko tresna da. Ezin dugu gure bizimodua, gure ekoizpen sistemak eta kontsumoa egokitu aldez aurretik ez baditugu ingurumenarekiko begirunea mantentzen duten ohitura berrietara egokitutako hirigintza-ereduak diseinatzen.
Lan horrek, sailburuaren hitzetan, ez luke eta ezingo luke klase politikora mugatuta egon behar ezta estamentu teknikora, herritar guztien konpromisoa eskatzen baitu.
Jatorria: Esther Larrañaga