Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiaren sententziak argi utzi du Arnaldo Otegi, Miren Zabaleta, Rafa Diez, Sonia Jacinto eta Harkaitz Rodriguezek ez zutela Espainiako Audientzia Nazionalean epai justurik izan, eta espainiar auzitegi ezberdinek inpartizaltasun horri bide eman ziotela erakusten du
Lohitzune Txarola Eusko Alkartasunako Giza Eskubidetarako Idazkariak hurrengo adierazpenak egin ditu:
“Lehendabiziko aldia da nazioarteko epaitegi batek hain modu garbian baieztatzen duela Audientzia Nazionala ez dela epaitegi inpartziala. Honek erakusten digu Bateragune auzia- beste hainbat bezala, eta Katalunian gertatzen den bezala- auzi politikoa izan zela, eta espainiar estatuak justizia politikaren esku jartzen jarraitzen duela”.
“EAtik urte larregi daramazkigu esanez injustua dena Audientzia Nazionalaren beraren existentzia dela. Epai honek erakusten digu beste behin Madrilen dagoen Audientzia Nazionalak aurrejuzguak dituela, eta Madrilera eramaten diren kasuak inpartzialak izateko joera dutela. Horregatik Eusko Alkartasunatik beste behin ere, justizia eta legeak eskutan, exijitzen dugu Euskal Herriaren inguruko eta euskal herritarren gaineko auziak Euskal Herrian eman daitezela, inolaz Madrilen.”
“Epai honek ez dizkie 5 lagunei kartzelan ostu dizkieten 6 urteak bueltatuko, baina gaurko egunez, justizian eta Giza Eskubideetan sinisten dugunon artean, aurrera egiteko gogoa berpiztu digu. Jarraituko dugu demostratzen justiziarik gabe demokraziarik ez dagoela, eta guk, demokrazian, Giza Eskubideen defentsan eta justizian oinarritutako estatu independenteak eraiki nahi ditugu”.