Gasteizen datorren urtean egingo den saskibaloi Euroleaguearen finalaren prestaketa eta ospakizunean gertatu daitezkeen auziak erabakitzeko Suitzako justizia onartu beharrak EH Bilduri sortzen dizkion kezkak agertu ditu Patxi Martínez de Albenizek gaur Arabako Batzar Nagusietan egin den Osoko Bilkuran.
“Espainiako justizia nola dagoen ikusita, ez gara onerako edo kalterako den esatera ausartzen”, esan du EH Bilduko batzarkide eta EAkideak, baina “ez dirudi koherentea denik erakundeek arrotza den justiziara jotzeko derrigortasuna onartu beharra, eta hori da finala egin ahal izateko inposatzen den klausula”.
Martínez de Albenizek esan duenez, finala aukera ona da Gasteizerako baina “erakunde publikoek betebeharrak, inposaketak eta kostu ekonomiko handia ordaindu behar dute”.