Lorena López de Lacalle, Eusko Alkartasunako Nazioarteko Politikako idazkaria eta Aliantza Libre Europarreko presidentea: “Ganbarak irizpide propiorik ez duela erakutsi du, estatuetako gobernuei men egiten diela,
eta horrek europar erakundeak erreformatzeak erabateko lehentasuna
izan behar duela argi uzten du”
Lorena López de Lacalle, Eusko Alkartasunako Nazioarteko Politikako idazkaria eta ALEko presidenteak Europar Parlamentuetako ateetan inoiz egin den manifestaziorik handienean parte hartu du, kataluniar eurodiputatuak akreditatu ahal izan daitezen exijitzeko. “Ganbarak irizpide propiorik ez izatea eta estatuetako gobernuei men egiteak argi uzten du europar erakundeak aldatu beharra dagoela europar hiritar guztiak ordezkatu dezaten”, EAko ordezkariaren ustez. Europar Parlamentua “ez da demokratikoa”, esan du López de Lacallek, “ez baititu azken hauteskundeetan bi milioi hiritar ordezkatzen, beraien ordezkariak kanpoan utzi baitituzte”.
Europar Parlamentuak “irizpide propioarekin europar hiritar guztiak ordezkatzen dituen Ganbara dela erakusteko aukera” galdu duela esan du López de Lacallek, eta horregatik “europar erakundeak eraldatzea erabateko lehentasun adela argi geratzen da, estatuetako 28 gobernuen menpe dagoen parlamentua ez baita jasangarria”.
“Europar hauteskundeak egin dira, hiritargoak bozkatu du eta Ganbarak, emaitzak errespetatu beharrean, zer egin behar duen galdetu die Gobernuei”, gogoratu du EA eta ALEko ordezkariak.
Gogor kritikatu du López de Lacallek orain arte Europar Parlamentuko presidente izan den Antonio Tajani, Orain Errepublikak-eko eurodiputatua den Diana Rivasi hitza ukatu diolako, akreditatu ezin izan diren eurodiputatuen egoera salatu nahi izan duenean. Hala ere, aldarrikapena entzun behar izan du Tajanik, Sinn Fein-eko Matt Carthyk Kataluniako herriari hitza eman diezaion eskatu baitio Europar Parlamentuari.
Parlamentuko lehen Osoko Bilkura eta gero, Orain Errepublikak-eko eurodiputatuak diren Jordi Solé, Diana Rivas eta Pernando Barrenarekin bat egin du eraikinaren alboan egin den ekitaldian. Solek eta Rivasek kartzelan dagoen Oriol Junqueras eurodiputatuaren gutuna irakurri dute bertan.