“Gure administrazio publikoek erabiltzen dituzten algoritmoak eta adimen artifiziala etikoak, bidezkoak eta inklusiboak izatea bermatuko du”, azaldu du Martínez Aspek

 

EH Bilduren ekimenari esker, Euskadik Estatuko Algoritmoen Lehen Erregistroa izango du autonomia mailan EAJrekin, PSErekin eta Elkarrekin Podemosekin lortutako akordio zabal bati esker. Legebiltzarkidea eta EAkidea den Lore Martínez Aspek azaldu duenez, dokumentuak “gure administrazio publikoek erabiltzen dituzten algoritmoak eta adimen artifiziala etikoak, bidezkoak eta inklusiboak izatea bermatuko du”. Administrazio horiei zuzenean edo zeharka zerbitzu publikoak ematen dizkieten enpresa pribatuak ere sartzen dira bertan.

EH Bilduren legebiltzarkideak gehitu du EAE aitzindaria dela horrelako erregistro bat edukitzen, “algoritmoen kutxa beltzak irekitzeko garaia delako, bere erabakiek pertsonen bizitza baldintzatzen baitute”. Horri dagokionez, azpimarratu du dokumentu publikoa dela. “Edonork kontsultatu ahal izango du herritarren datu pertsonalak tratatzen dituzten algoritmoei buruzko informazio guztia ikusi eta kontsultatzeko”.

Martínez Aspek esan du administrazio publikoak zuzenean zaindu behar duela tresna horiek jendearengan duten eragina. “Gizartearentzat ondorio negatiboak aztertu gabe ezin dira jendearen eskura jarri adimen artifizialeko sistemak. Dagokigun arduragatik funtsezkoa da gure talde politikoarentzat erkidegoko administrazioetan erabiltzen ditugunak zer berme eskaintzen dituzten aztertzea”, nabarmendu du.