Agerraldi eske honek helburu du ESLEko presidenteak Legebiltzarrean azal dezala Euskadiko Software Librearen sektorearen errealitatea, euskal gizarteari eta ekonomiari egiten dien ekarpena eta etorkizunari begira dituen gaitasunak

Daniel Armendariz Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteko (ESLE) presidentea Eusko Legebiltzarreko Industria, Merkataritza eta Turismo Batzordean ager dadila eskatu du Eusko Alkartasunak, aipatu batzordean EAko bozeramailea den Rafael Larreinak jakinarazi duenez. Agerraldi eske honek helburu du ESLEko presidenteak Legebiltzarrean azal dezala Euskadiko Software Librearen sektorearen errealitatea, euskal gizarteari eta ekonomiari egiten dien ekarpena eta etorkizunari begira dituen gaitasunak.

Rafael Larreinak nabarmendu duenez, software libreak gero eta garrantzi handiagoa du egungo ekonomia globalizatuan eta sektore honetako euskal enpresak aitzindari izaten ari dira espainiar Estatuan; beraz, arlo honetan Euskadi erreferentzi poloa izan daiteke Europar Batasunean.

Eusko Alkartasunako legebiltzarkidearen iritziz, instituzioen inplikazio maila handiagoa behar da sektore honen garapena bermatzeko, errealitate berritzaile honek ahalmen izugarri handiak baititu etorkizunari begira, hazi egiteko gauza baita eta garapen sozial, ekonomiko eta industrialerako tresna garrantzitsu bilakatzeko aukerak baititu.

 

Jatorria: Eusko Alkartasuna