Alyn Smith eta Mikel Irujo (SNP eta EA-ko eurodiputatuek) erabakitzeko eskubidearen inguruan eman dute prentsa agerraldi bat Estrasburgon. Irujoren esanetan, EB-k ez ditu inoiz oztoporik ipiniko euskal herritarrek daukaten erabakitzeko eskubideari. Gaur egungo EBak Estatuen batasuna da soilik, eta ez dute estaturik gabeko nazioen estatusa ahokatu, beraz, Irujok EBko ´barruko zabalketa´ eskatu du. Azken 4 urteetan EBari 12 kide berri gehitu zaizkio, eta barrutik egin behar den prozesu horren hasiera eman behar zaio. Irujok azaldu du galdeketa, gertaera gogoangarria izango dela, ´estaturik gabeko nazio batetako herritarrek horrelako galdeketa batean parte hartzeko aukera izango dute lehenengo aldiz Europan´. Hori dela medio, Eusko Alkartasunak Europako Parlamentuan informazio kanpaina bati hasiera emango dio, eta, ekainak 27an Eusko Legebiltzarrak baietza ematen badio lege proiektuari, informazio kanpaina beste EBko erakunde eta Europako Kontseilura zabalduko du. Bihar bertan eskualde konstituzionalak eta estaturik gabeko ´inter-taldean´ aurkeztuko du galdeketaren proposamena Irujok. Inter-talde honek, 70 diputatu baino gehiago osotzen dute. Eskoziako adibidea Alyn Smith-ek (SNP) Eskoziako gobernuak 2011rako galdeketa proposamenaren deskribapena egin du. 2011ean herritarrek erabaki beharko dute Erresuma Batuaren baitan jarraitu nahi duten edo ez. Smith-en arabera, ´ez dago bide demokratikoagorik, eskoziarrei galdetzea edo erabaki dezatela zer nolako etorkizuna nahi duten herri bezala´. Smith-ek uste du Europako Batasuneko Itunek ez dituztela arazoak sortzen, baizik eta aukerak, eta plantea ezina izango zela Europako erakundeek, Kontseilua eta Komisioa barne, horrelako galdeketa baten emaitzak ez onartzea. Eskoziako diputatuak uste du erabat beharrezkoa dela bere herriarentzat horrelako prozesu bat hastea, zeren, ´inork ez ditu gure arazoak defendatuko gu geuk baino hobe´.
Jatorria: Mikel Irujo