Eusko Alkartasuna, Ezker Abertzaleak eta Alternatibak deitutako manifestazioak milaka lagunen babesa jaso du. Bildutakoek euskal gizateak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea aldarrikatu eta Bartzelonako manifestazioari elkartasuna agertu diote.

Las marchas de Donostia y Barcelona han marcado un nuevo hito en la reivindicación del derecho a decidir de Euskal Herria y Catalunya, con miles de personas en la calle confirmando su pertenencia a dos naciones que quieren decidir su futuro en materia económica, social, cultura y, por supuesto, nacional.
Las dos movilizaciones han estado conectadas gracias a la iniciativa de Eusko Alkartasuna, Izquierda Abertzale y Alternatiba, que han convocado la movilización de Donostia con motivación propia pero también como apoyo al pueblo catalán frente a la injusta sentencia del Tribunal Constitucional frente al Estatut apoyado en las urnas por la ciudadanía catalana. Una representación del movimiento soberanista vasco ha estado presente en la movilización de Barcelona, con Rafa Larreina, miembro de la Ejecutiva Nacional de Eusko Alkartasuna, entre otros; y una miembro de la Plataforma a favor de las consultas por la Independencia de Catalunya ha participado en la Donostia donde ha pronunciado unas palabras.
La Ejecutiva Nacional de Eusko Alkartasuna, con su secretario general, Pello Urizar al frente, ha participado en la marcha de Donostia, en la que han estado también Unai Ziarreta y Koldo Amezketa.
Con Johnatan Fernández, de Alternatiba, como presentado, el acto político al final de la manifestación ha comenzado con la intervención de los bertsolaris Amets Arzallus y Jon Maia, que han dado paso a las palabras de la representante catalana. Elisenda Paluzie, ha adelantado a los presentes que la marcha de Barcelona había roto todas las previsiones sobrepasando el millón de personas participantes, extremo que posteriormente se ha confirmado. Paluzie ha agradecido la solidaridad del movimiento soberanista vasco y ha recordado que la relación entre Euskal Herria y Catalunya es estrecha desde hace mucho, como lo demuestra el hecho de que “el lehendakari Agirre estuvo refugiado en la Catalunya de Companys, el único presidente europeo elegido democráticamente que ha sido asesinado”. La multitud ha respondido con aplausos al recuerdo del fusilado president, al agradecimiento de la solidaridad mostrada y al apoyo del soberanismo catalán a la manifestación de Donostia.
Por último, Juanjo Agirrezabala, parlamentario de Eusko Alkartasuna, y Marian Beitialarrangoitia, alcaldesa de Hernani, han leído el documento final:
Lehenik eta behin, bertan bildu zareten milaka lagunoi manifestazioan parte hartzea eskertu nahi dizuegu. Nola ez, Donostian bezala Bartzelonako kaleetan gure identitate nazionalaren aitortza aldarrikatzen ari diren milaka eta milaka lagunei agur solidario bat luzatu nahi diegu. Herri bat gara, nazio bat, eta gure etorkizun instituzional, ekonomiko, sozial eta nazionala erabakitzeko dugun eskubide zilegia errespetatzea exijitzen dugu.

Espainiako Epaitegi Konstituzionalak kataluniar gizarte eta instituzioen herri borondatea urratu du. Erabaki horrek, eredu konstituzional-estatutario postfranquista erabat mugatzen duen neurrian, Hego Euskal Herriko egoera politikoan era zuzen batean eragiten du. Ez gaude gertaera isolatu baten aurrera ez eta nazio katalanaren aurkakoa soilik den eraso baten aurrean, nahiz eta horrek ere Donostiako eta Bartzelonako kaleetan gure presentzia justifikatzeko bezain larria litzatekeen. Zerbait gehiago da, bereziki Euskal Herriko eta Paisos Catalans-etik burutzen diren nazio aldarrikapen zilegien aurrean Estatuaren posizioa era global batean azalarazten duen erabaki baten aurrean gaude.

Estatu espainiarrak bere organo judizial gorena den Epaitegi Konstituzionalaren bidez, Autonomien Estatu gisa ezagutua izan den horren baitan ematen “autogobernu” deiturikoaren mugak markatzen ditu era argi batean. 81an huts egindako Estatu golpearen ostean LOAPAk izan zituen ondorioen antzekoak dituen “tejerazo” judizial baten aurrean gaude.

Egungo marko konstituzional-estatutarioaren agorpena berretsi du euskal jendarteak eta Estatu espainiarrean bizirauten duten nazioetako herritarrek euren etorkizuneko aldarrikapenak ezarri dituzte aitortza nazionala eta erabakitze eskubidea errespetatuko dituzten marko juridiko-politikoak exijituaz. Herritarren grina erabat zilegi honi era antidemokratiko eta inposatzailean herri borondatea mespretxatzen duen arsenal politiko eta juridiko batekin erantzuten dio Estatuak. Nazio bakarra onartzen du, espainiarra, herri bakarrari aitortzen du burujabe, espainiarra.

Estatuaren erantzunak frogatzen du egungo eredu autonomikoak, edota egungo sistemari eusten dioten oinarri eta arau juridikoetatik abiaturiko erreforma posible batek, Euskal Herriko eta Kataluniako borondatearen garapenari ate guztiak ixten dizkion marko konstituzional batean herri borondatea neutralizatzeko edota asimilatzeko tresnak direla. Egungo eredu autonomikoak gure burujabetza espainiar batasun banaezinean asimilatzeko tranpa bat osatzen du, baina ez alde guztien borondatez, baizik eta inposaketa eta indarrez jazartzen den alde baten erabakiz, espainiarrena hain zuzen. Kontuan izan beharreko elementua dugu hau, izan ere, sektore politiko batzuk estrukturalki baldintzaturiko erreforma estatutarioen defentsa tranpatiaren bidez jendartea erakarri nahi dute

Zentzu honetan, Konstituzioa eta berau interpretatzen duen Epaitegi Konstituzionala Euskal Herria eta Katalunia bezalako nazioen kartzela eta kartzelero bilakatu dira, herri grina geldiarazteko harresian bilakatu dira. Konstituzio honetan ez dago ez Euskal Herriaren ez Kataluniaren borondate demokratikoarentzako tokirik. Gure jendarteetako parte bat liluratu nahian erabili zen Estatu plurinazionalaren anuak ez du tokirik Epaitegi konstituzionalak egiten duen interpretazioan. Bigarren trantsizio bat beharrezkoa da, egiazki demokratikoa izango den trantsizio bat, frankismo zein neofrankismoari beldurrik izango ez diona eta Euskal Herriaren eta herri katalanaren borondatearen errespetuan oinarrituko dena.

Erabakitze eskubidea. Hori da Epaitegi Konstituzionalaren eztabaida eta erabakiaren atzean dagoen bataila politikoa. Euskal Herriak pairatzen duen blokeo politikoaren Arrazola da herri borondatearen ukazioa, herri borondate horren instrumentalizazioaren bidez zein PSOE-PP-UPN gisako salbazio nazionaleko paktuen bidez.

Baina hemen gaude. Nazioa garela aldarrikatzen. Autodeterminaziorako gure eskubide zilegia exijitzen. Euskal Herriarentzat marko demokratiko bat eskatzen.

Inoiz baino ageriagokoak diren Euskal jendartearen aldaketa nahiak blokeatu nahi dituzte; baina ez dute lortuko. Euskal Herria agertoki politiko berri bat sortzeko martxan da. Aitortza nazionala eta autodeterminazio eskubidea eskuratzeko martxan, bide politiko eta demokratikoetatik indarrak metatuz eta aktibatuz martxan. Irmotasunez, konpromisoz eta determinazioz.

Herritarrek erabaki dute dagoeneko Euskal Herriko aldaketa politikoaren motore izan nahi dutela. Horregatik, eragile politiko, sozial eta sindikal guztiei dei egiten diegu aliantzak josteko, konfiantza ezak gainditzeko, norabide berean ibiltzeko. Norberaren izaeraren errespetutik, erritmo propio eta desberdinduetan, bai, baina norabide berean. Izan ere, herri honen erabakitze eskubidearen defentsa egiten dugunok ez dugu aitzakiarik serioski elkarlanean aritzeko. Gehiengo sozial hori irudikatzen hastea nahi baldin badugu, guztiok beharrezkoak garela izan behar dugu argi; inor ez dago soberan.

Lagunok, Euskal Herria nazioa da, eskubide demokratikoen jabe gara, gure arazo instituzional, ekonomiko eta sozialen inguruan erabaki nahi dugu, bere inguruarekiko elkartasunean eta arduratsu ariko den nazioa eraiki nahi dugu burujabetzatik. Eskozia, Irlanda, Groenlandia edota Flandriaren borroka berean gaude. Eurek bezala, izaera instituzional propioz Europako Estatu eta nazioen unibertsoan txertatu nahi dugu.

Manifestazio hau urrats bat gehiago da nazio aitortzan. Hipoteka eta xantaiarik gabe gure etorkizuna erabakitzeko gaitasun gisa ulerturiko Euskal Herriaren burujabetzaren aldeko beste urrats bat.

Agur bero bat Paisos Catalans eta bere herritarrei. Borroka berdinean gaude.

Gora EUSKAL HERRIA ASKATUTA
Visca CATALUNYA LLIURE

Jatorria: Eusko Alkartasuna