Iztuetak, EAko Sailburuak, Bizkaiko ´Amor Misericordioso´ ikastetxe erlijiosoan izan den ikasturtearen inaugurazioan adierazi duenez, bere sailak euskal hezkuntza-sistema anitz, integratu eta solidario baten alde jarraituko du lanean, eta horretarako duen borondatea azaldu du; izan ere, hezkuntza-sistema horrek aukera-berdintasuna zaindu eta babestu beharko du eta, ikasten den sare edo ikastetxea alde batera utzita, laguntzak bermatuko dizkie beharrik handiena duten umeei.
Anjeles Iztueta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saiburuak, aurreko asteetan ikasturtea Gipuzkoako ikastetxe publiko batean eta Arabako ikastola batean ofizialki inauguratu zuenak, adierazi duenez, Hezkuntza Sailaren aurrekontuak, elkartasun eta aukera-berdintasunaren arabera planteatu eta banatzen denak, ohiko baliabide eta irakasleez gain, urtero 96 milioi euro (16.000 milioi pezeta) bideratzen ditu ezgaitasun fisikotik edo ikasteko arazoetatik eratorritako hezkuntza-premia bereziak dituzten 7.649 umeen eskolatzea finantzatzeko.
Gaur egun, laguntza-profesional espezializatu bat badago arazo hori duten hiru umeko. Profesional horrek umeen hezkuntza-premia bereziei arreta emango die, ikastetxeko irakasleek egiten duten lanaz gain. Ikasle kolektibo hori egonkorra da kopuruari begira, eta lurralde historikoen arabera horrela banatzen da: 3.768 ikasle Bizkaian, 1640 Araban eta 2.466 Gipuzkoan.
Jatorria: Anjeles Iztueta