Mikel Irujo, Eusko Alkartasunako europarlamentariak, Euskal kulturari buruzko hitzaldi bat antolatu du Europako Parlamentuan. Bertan, hainbat hizlarik hartu dute parte euskal kulturaren alor ezberdinak ukituz. Hitzaldi hauek ´National minorities and traditional languages ´ intertaldearen barruan antolatu den ekintza bat da, zeinetan 72 europarlamentarik hartzen dute parte, eta nazio ezberdinen ezagutaraztea sustatzen den. 2 ordu zehatzeko iraupena izan behar zuen bilerak, izan ere 12etan parlamentariak botaok ematera joan behar ziren, txirrina joa arte ez da inor mugitu gelatik, eta asko izan dira eranztun gabe geratu behar izan diren galderak; Izan ere, jendeak ikusmira et interes handia agertu du euskal kulturaren alor batzuk azaldu dituzten hizlarien aurrean. EAko parlamentaria izan da sarrera aurkeztu duena, Euskal Herriko datu orokorrak emanez alor ezberdinetan. Azpimarratu duen ideia izna da Euskal Herrian baditugula hainabat adierazle propio munduko beste inongo gizarte edo nazioetan ez direnak existitzen: autonomia fiskala, kooperatibismoa, ikastolak eta beren elkartea, adibide batzuk aipatzearren. Irujoren sarrerak balio izan du hurrengo hizlarien esanak kokatzeko eta Europako beste hainbat naizoetako ordezkariei oinarrizko ideia sortzeko. Lehen hizlaria Paula Kasares nafarra izan da. Orain NaBaiko parlamentaria da Nafarroako legebiltzarrean, baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea ere. Hainbat urtez egon da Euskararen BEHATOKIKO zuzendari lanetan, eta lan hori profitatuz, euskararen egoeraren berri eman du, hiru administrazio ezberdinetan (E.A.E. NAfarroako Foru Erkidegoa eta iparraldeko probintziak). Erakustaldi zehatza egin du euskarak dituen zailtasunak azaltzen nola juridikoki, hala eguneroko bizimoduan. Galdera franko sustatu ditu Kasaresen hitzladiak, non galdetua izan den, haina gaien artean, ea euskara euskaldunen nortasun froga bezala har zitekeen. BEHATOKIko zuzendari ohiak azaldu duenez, euskaldun gehienak euskal herritar sentitu arren, badagoela giztarteko zati handi bat euskara jakin ez arren euskaldun sentizten dena, eta beraz, beste kasu batzuetan ez bezala (suderiar minori Finladina, esaterako), ezin dela euskal hiztunen zenbatekoa soilik hartu euskaldun sentitzen direnen kopurua zenbatzeko. Ikastolen Elkarteari egotzi zaio hurrena euskal eskolak nola kudeatzen diren azaltzea. Ikastolen sorrera klandestinoetatik hasita, gaur egun nola kudeatzen eta antolatzen diren, zer nolako ikasgaiak eta tematika erablitzen den zein sistemak erabliz, euskara maila ezberdina kontutan hartuz nola erakusten den gure hizkuntza… Horrelako elkarte txikiek sare handi baten beharra daukatela azpimarratu dute Erramun Martiarena Ikastolen Elkarteko Koordinatzaileak eta Iñaki Etxezarreta zuzendari orokorrak. Horretarako eratu dituzte hainbat ikasle-truke proiektu Europan zehar. Datu hau kontutan izanda, hainbat parlamentarik galdetu dute ea nola eduki zezaketen harremana euran herrietako eskolek Ikastolen Elkartearekin, gerora elkarlanean harizteko. Beste hainbat iradokizunen artean, Transilvaniako diputatu batek galdetu du ea ´Gure Aita´ euskaraz errezatzen ere irakasten duten eskoletan. Martxelo Otamendik Egunkariaren auzia eraman du bertaratutakoen belarri zein begietara. Egunkariaren itxieraren bideoa proiektatzen duen bitartean azadu du nola Europa mailan azkenengo urteetan pentsaezina litekeen adierzpen askatasunaren aurkako ekintza arrazoigabetu batek espainiar estatuan oraindik eguneroko gauza dela. Jendeari arraroa egin zaio ulertzea nola Euskal Herrian euskaraz idazten den egukari bakarra dagoen, eta berau gainera itxiarazi zuten argudio ez frogatu batzuk erabiliaz. Otamendiren esanetan, orain dela 20 urtera arte, ez da egon euskara bultzaten zuen elitete poteretsurik Euskal Herrian, eta hortik dator egun, hain hedabide gutxi izatea gure hizkuntzan. Izan ere, Kataloniako kasuarekin konparatu nahi izan dute batzuk, non biztanleriaren %98ak katalanieraz hitz egiten duen,eta hedabide guztiek, hizkuntz hori erabiltzen duten euren lengoaiatzat. Jose Mari Muñoari egokitu zaio hurrengoz euskal kulturaren adierazleak zeintzuk diren azaltzea. Frantzesez egin duenez bere aurkezpena, taldeko presidenteak eskatu dio mesedez buakeran egiteko, hartara frantzesa ulertzen ez zutenek joan ahal izateko. Baina aulkitik ez da inor altxatu, hainbesteko jakinahia baitzegoen. Eusko Ikaskunztako ordezkariaren aburuz, euskal kultura identifikatzeko seinale garbirik ez dago, urteetan zehar euskaldunak ez direlako berau zabaltzen jardun. Nola italiarrentzat ´Uffizi´ galeria den kultura sinboloetako bat, euskaldunak ezin dezakete ´Guggenheim´a euren isla bezala identifikatu. Euskal kultura euskal nortasunean adierazten dela azaldu du Muñoak, euskaldunek mundua ikusteko, ulertzeko eta berarekin harremanetan egoteko moduan alegia. ´Euskal kultura egon badago, baina ez mundura zabaltzeko asmoz, belaunaldiz belaunaldi igarotzeko baizik´. Arlo horretan lan gogorra daukagula euskaldunok azpimarratu du, izan ere egiten den lana ez da gaurkorako lana, etzirako nahiko genukena eraikitzearena baizik. Azkenik, Adrian Zelaia Mondragón Corporación Corporativako idazkari orokorrak azaldu behar zuen kooperatibismoa zertan datzan, nola antolatzen den, eta zergatik eman da Euskal Herrian bakarrik, horrelako arrakasta lortuz. Baina denbora eskaria eta arazo tekniko batzuk izan direla medio, ezin izan du bere hitzaldi burutu. Nola nahi ere, bertaratu diren diputatuak eta parlametuko langileak pozarren atera dira gelatik. Asko gertau da esateko, denbora tarte hain motzean ezin baita euskal kultura osoa azaldu, baina batzuk eta besteek egin dituzte txartel trukaketak, idatzi dituzte galderak hurrengo bileran eztabaidatzeko eta garrantzitsuena dena, Euskal Herria eta bere kultura ezagutzeko bain, ulertzeko eta bere bereizitasunekin onartzeko balio izan du Eusko Alkartasunak antoaltu duen bilera honek.
Jatorria: Mikel Irujo