Euskaraz bizi nahi dugu eta gainera eskubidea dugu. Hala ere, euskaraz bizitzeko –lan egin, aisialdiaz gozatu, erosi, kirola egin, zinemara joan,…- hautua egin dugunok ez dira aldatu, nahiz eta euskaldunon komunitatea geroz eta handiagoa izan.
Euskarak menpeko estatus juridikoa du eta hor dago oztopoen iturria. Euskaraz hitz egiten ez duen hiritar talde handia dago eta horiek ez dute bere bizitza guztia erdaraz gauzatzeko inolako zailtasunik, baina euskaldunekin ez da gauza bera gertatzen. Eta ez da berdintasuna lortuko euskara Euskal Herri osoan ofiziala ez den bitartean.
Erakundeek erronka garrantzitsuak dituzte eta horiek erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkariek landu behar dituzte, baina erronkarik handiena gizartearena da eta guztion eskuetan dago. Guk eramango dugu euskara gizartearen esparru guztietara.