Gezuragak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio ahalegin guztiak egin ditzala negoziazioek emaitza onak emateko
Bizkaiko Eusko Alkartasunak bat egin du Mundaka, Bermeo, Ondarru, Santurtzi eta Sestaoko Udalek egindako deiarekin eta ‘Askatu gure arrantzaleak’ lelopean egindako elkarretaratzean parte hartu du, Somaliako piratek Indiako Ozeanoan bahitutako ‘Alakrana’ atunontziko arrantzaleen askatasuna exijitzeko.
Bizkaiko EAko koordinatzaile eta Batzar Nagusietako EAko bozeramaile Joseba Gezuragak “elkartasun eta babes osoa” adierazi die senitartekoei, eta Eusko Jaurlaritzari ahalegin guztiak egin ditzala eskatu dio, negoziazioek emaitza onak eman ditzaten. Gezuragak “espainiar Gobernuaren hutsegitea” kritikatu du, “bere determinazio faltarekin arrantzaleen askapena oztopatzen baitu”.
Bizkaiko EAk dei egin die hiritarrei elkarretaratzean parte hartzera beren auzokideei alkartasuna eta babesa adierazteko.
Jatorria: Eusko Alkartasuna