Auzitegi Gorenak Altsasuko gazteen kasuan ezarritako epaia ezagutu eta gero, Eusko Alkartasunaren esanez, “epaiak ez du Altsasuko gazteek eta haien familiek jasaten ari diren bidegabekeria zuzentzen. Epaia erabat desproportzionatua da, gazteen eta haien familien bizitzan ondorio larriak dituena”.
Eusko Alkartasunak adierazi duenez, “prozesu honetan justiziak ematen duen pausu bakoitzak agerian jartzen du zentzugabekeria bat dela, eta bidegabekeria bat“.
Eusko Alkartasunak bere babesa eta elkartasuna adierazi nahi die epaitutako Altsasuko gazteei, bere familia eta lagunei, “haien alboan egoten jarraituko dugu eta beraien askatasuna eskatzen ”.