Eusko Alkartasunak ordezkaritza izan du Eskoziako SNP alderdiaren Kongresuan. Lorena Lopez de Lacalle, Nazioarteko idazkariak Eskoziako erreferendumak Europako estaturik gabeko beste nazioetan izan duen eraginari buruzko hitzaldian parte hartu zuen.
Lopez de Lacallek erreferendumak Euskal Herria, Katalunia eta Kortsikan izan duen eraginari buruzko mahai inguruan parte hartu zuen beste bi herrietako ordezkariekin batera. Eusko Alkartasunako ordezkariak independentzia Euskal Herriko agenda politikoan egoteko arrazoiei buruzko hausnarketa egin eta independentziarako egiten ari den bideari buruzko informazioa eman zuen.
Euskal Herrira bueltatuta adierazi duenez, SNP erabat indartsu dagoela adierazi du Lopez de Lacallek. Erreferendumean ezezkoak irabazi arren, hazkunde garaiak bizi ditu SNPk. SNPko idazkari nagusi berriak, Nicola Sturgeonek adierazi zuenez, alderdiko helburu nagusiak “gizarte bidezkoagoa lortzea eta ekonomia indartsua garatzea” dira: “aurrerapen ekonomiko eta soziala nahi dugu”.