Eusko Alkartasunako Eurodiputatu Mikel Irujok, Europako Batzordeak Eleaniztasunaren inguruan plazaratu duen Komunikazioaren baloraketa egin du
Parlamentari euskaldunak Leonard Orban Eleaniztasunerako Komisarioa
zoriondu nahi izan du kaleratu berri
duen komunikazioagatik; Eleaniztasuna:Europaren
abantaila eta denon erantzukizuna , azpimarratuz “oinarri ona daukala,
eta aurrera egiteko bide ona erakusten du”. Irujok Gales eta Transilvaniako
beste bi lankiderekin egin d komunikatuaren baloraketa, eta hirurek zioten
“Batzordeak gehiago egin ahal zezakeela hizkuntz minoritarioak aurrera
ateratzeko, eta baita oraindik Europa mailan ofizialtasuna lortu ez dutenak
bultzatzeko ere, baina ala ere, pozik gaude”.
Irujok pozik hartu du ama hizkuntza eta beste bi hizkuntza ikasteko
Batzordeak egin duen proposamena. “Katalunian orain dela asko daukate
sistema hau, eta Euskadin berbera planteatzen ari gara. Honek esan nahi du,
eleaniztasun gaietan Europak gure eredua jarraitzen duela, Estatuei eta euren
hizkuntza nazional bakarraren ideiari min egiten badio ere.
“Intentzioa ona dela argi dago, izan ere, politikan eleaniztasunari
dagozkion esparru gehienak aztertzen baititu. Ez da soilik 23 hizkuntza
ofizialetara murrizten; hizkuntza ez ofizialak ere aipatu egiten ditu , eta
hauen inguruan garatu daitezkeen politikak aztertzen ditu, modu orokorregian
bada ere. “
Oraindik ere arlo
batzuetan hankamotz geratu da txostena
Europako Parlamentuko Kultura batzordeko koordinadore ere den Irujok azaldu
duenez “Maiatzean hasi ginen Orbanen kabinetearekin lanean, proiektu hau
aurrera ateratzeko. Hasierako zirriborroetan, hizkuntza ez ofizialei buruz
kapitulu oso bat idatzi zen Komunikazioan, baina badirudi azkenengo bertsiorako
ausartegia zela. Hori da Komunikazio honetan sumatzen dudana: Kemen falta
haratago joaterako orduan, proposamen eta ekimen zehatzak egiterako orduan,
benetako Europa eleanitz bat sortzeko orduan”.
“Hori guztiarekin ere, txostena hankamotz geratu da: Batetik hainbat
neurri orokor proposatzen ditu, baina ikusi beharko da hauek nola eramaten
diren aurrera. Mugikortasuna aipatzen da ere, baina modu koldarrean. Ez du
ekimen aurrerakoirik planteatzen; mugikortasun sareak adin txikietan hastea,
adibidez, herriak anaitzen… Hortaz gaindi, eta niretzako ezkorrena dena,
ekimen larregi uzten dituela Estatu Kideen esku, bai baitakigu hauek askotan
eleaniztasun gaiak ez dituztela oso bego onez hartzen”.
“Azkenik,
eskubideak ere aipatu nahi nituzke: hiritar bakoitzak duen eskubidea europar
instituzioetara bere ama hizkuntzan zuzentzekoa, zehazki. Eta noski, hizkuntza
berean erantzuna izatekoa. Eta orain ez naiz mugez ari hizketan, eskubideez
soilik. Askotan Europak berak ahaztu egiten dituen, baina europar guztiek
ditugun eskubideez ari naiz, alegia”.
Jatorria: Eusko Alkartasuna