Epaiak baieztatu du ez zirela oinarrizko eskubideak urratu eta kostuak auzi-jartzailei ezarri dizkie
Gasteizko Lehen Auzialdiko 3.zk. ko Epaitegiak erabat ezetsi du Eusko Alkartasunako zenbait afiliatuk 2022ko azaroaren 19an eta 20an egindako Ezohiko Kongresuaren deialdiaren aurka aurkeztutako eskea. Epailearen arabera, Zuzendaritza Nazionalak deialdia zuzen egin zuen eta ez zituzten inondik inora auzi-jartzaileen parte hartzeko eta informazioa jasotzeko oinarrizko eskubideak urratu. Izan ere, kostuak ordaindu beharko dituzte.
Demandatzaileek aurkeztutako dokumentazioari dagokionez, epaileak uste du “agiri aldebakarrekoak direla, salatutako egitateen errealitatea egiaztatzeko nahikoak ez direnak”. Era berean, adierazi du demandatzaileek beren eskaeran “Ezohiko Batzar Nazionalaren ezjakintasuna” alegatu bazuten ere, “jasota” ez dagoela, demandatzaileetako bi “Batzarrera joan baitziren”.
Bestetik, epaiak dioenez, zuzendaritzatik “ez zen hautsi eskatzaileen informazio-eskubidea”, demandatzaileek eskatzen zuten informazioak “urratu egiten baitzuen Datu Pertsonalak Babesteko Legea”.
Gogoratu beharra dago aurretik, 2022ko otsaileko Ohiko Kongresuari buruzko iritzia eman zutela epaitegiek, bi epaitegi ezberdinen oniritzia jasoz. Epaileak erabaki berri honekin berretsi egin du Eba Blancoren zuzendaritza eta bide batez indarrean dauden estatutuen arabera, alderdian primariorik ez daudela.