Afiliazioa beren eskubide eta betebeharrekin berreskuratzen dute, eta horren barruan sartzen da biltzar nazionalaren emaitza onartzea eta betetzea
Eusko Alkartasunako Zuzendaritza Nazionalak 5 afiliaturen afiliazio-etenduraren 4 urteko zigorra baliogabetzen zuen Arabako Probintzia Auzitegiaren epaiari helegiterik ez aurkeztea erabaki du. Alderdiak 5 pertsona horiei jakinarazi die bere afiliazioa, eskubideak eta betebeharrak berreskuratu dituztela.
Nahiz eta epaiarekin bat ez etorri, eta epaitegiek zigortuei egozten zitzaien diziplina-falta larriak ukatu ez dituztela gogoratuz, alderdiaren zuzendaritzak “Eusko Alkartasunarentzat onuragarriena gai hau amaitutzat ematea eta aurrera begiratzea dela” uste du.
2022ko otsaileko biltzarraren eta primarioetan idazkari nagusia hautatzearen afera bukatutzat eman da ere. Eusko Alkartasunako Zuzendaritza Nazionalak gogorarazi du justiziak atzera bota dituela biltzarraren aurka irekitako kausa guztiak, eta bertan onartu ziren estatutuak aski abalatu dituela, hain zuzen ere primarioak jasotzen ez zituztenak.
Hala, Eusko Alkartasunaren zuzendaritzak azpimarratu du “berriro afiliatuak direla, gainontzekoak bezalaxe, beren eskubide eta betebeharrekin”. Horrek espresuki suposatzen du “biltzar nazionalaren emaitzak onartzeko betebeharra; hau da, Eba Blancok zuzendutako zuzendaritza nazionala aitortu eta onartutako estatutu eta txosten politikoa bete behar dituztela”.