Oztopoak oztopo, prozesua atzeraezina da, ohartarazi du EAk.
Eusko Alkartasunak hamar gazte baino gehiago atxilotzearen helburu politikoa salatu du, Euskal Herrian zabaldu den prozesua oztopatzeko helburua, alegia. Hala ere, ohartarazi du EAk, bidean oztopoak ipini arren, prozesua atzeraezina da.
Jarduera politikoaren aldeko apustu argia egin duen Ezker Abertzaleko erakundeen aurkako polizia-operazio baten berri izan dugu gaur berriz ere, eta, beste batzuetan bezalaxe, operazio hau une politiko garrantzitsu batean heldu da.
EAk egungo egoera politikoa sendotzearen aldeko apustua egin nahi du, eta Gernikako Akordioaren oinarriak berretsi egiten ditu. Horrela, ETAk su-eten iraunkorra eta egiaztagarria iragarri ondoren, espainiar Gobernuari ardura politikoaz joka dezala eta prozesu honetan modu positiboan murgil dadila eskatzen diogu.
Jatorria: Eusko Alkartasuna