Eusko Alkartasunak bere zuzendaritza nazionala izendatu du XIII. Kongresuan

Posted by Prentsa Bulegoa on Mar 9, 2022 in Albisteak, Berriak

Eusko Alkartasunaren Kongresu Nazionalak alderdiaren zuzendaritza berria aukeratu du eta Eba Blanco Idazkari Nagusi izendatu. Etapa berri bati hasiera ematea du helburu. Nazio Batzorde Eragileak aldeko 134 boto jaso zituen, bozka ematera deituak zeuden 249 konpromisariroetatik, eta Kontseilu Nagusiak aldeko 135.

Kongresua ixteko ekitaldian, Eba Blanco Eusko Alkartasunako Idazkari Nagusiak nabarmendu zuen “konpromisario gehienek” parte hartu dutela “kongresu honetan eta datozen lau urteetan Eusko Alkartasuna gidatuko duen ibilbide-orria” erabaki dutela. “Emaitza horiekin, Eusko Alkartasunako zuzendaritza nazional berriak babes osoa eta legitimitate demokratiko osoa du alderdia zuzentzeko”.

“Etorkizunari begiratu nahi diot”, adierazi zuen, “asteburu honetan aurrerapauso garrantzitsua eman dugu EAk, Euskal Herriari, ekarpen politikoa egiten jarrai dezan, beti egin dugun bezala, EH Bilduren baitan”. Ildo horretan, Eba Blancok gogorarazi zuen “2023an EA bezala, EH Bildu bezala, asko dugula jokoan, baina batez ere herri bezala asko dugula jokoan”.

Hori dela eta, “Eusko Alkartasunako jendeari” helburu horrekin “herri eta alkartetxeetan lan egiteko” eskatu zion. “Aldaketa gure esku dago”, amaitu zuen.

 

AUKERATUTAKO KARGUAK:

NAZIO BATZORDE ERAGILEA:

Idazkari Nagusia: Eba Blanco.
Antolakuntza idazkaritza: Maider Otamendi.
Finantza idazkaria: Leire Pinedo.
Hauteskunde Ekintzako Idazkaritza: Leire Pinedo.
Harreman Instituzionaletarako Idazkaritza: Iker Ruiz de Egino.
Erregimen Juridikoko Idazkaritza: Iker Ruiz de Egino.
Komunikazio Idazkaritza: Asier Gómez.
Nazioarteko Politikako Idazkaritza: Lorena López de la Calle.

KONTSEILU NAZIONALA:
Eskubide eta Askatasunen idazkaria: Lohitzune Txarola.
Ekonomia, Zerga eta Finantza Politikako idazkaria: Nerea Martínez.
Euskara, Hezkuntza eta Kultura idazkaria: Iban Asenjo.
Trantsizio Ekologiko, Energetiko eta Digitaleko idazkaria: Roke Akizu.

 

LURRALDE KOORDINATZAILEAK:

Iparralde: Miren Urreiztieta.

Gipuzkoa: Mikel Arresigor.

Araba: Estitxu Martínez de Iturrate.

Bizkaia: Iker Rahona.

Nafarroa: Nerea Gartzia.

 

EBA BLANCOREN DISKURTSOA

Eguerdi on guztioi!

Ohore bat da Eusko Alkartasunako Idazkari Nagusi izateko zuen babesa jasotzea. Berme guztiekin, gure barne estatutuak eta araudiak betez, zuek guztiok eta askoz gehiagok bozkatu eta aukeratu nauzue erronka honetarako. Mila esker!

Horrela, eskerrak emanez, nire hitzaldia hasi nahi dut.

Eskerrik asko gaur eta atzo biltzarraren mahaietan eta ponentzietan egon zaretenoi. Eskerrik asko hilabete honetan kongresu antolaketan egon zaretenoi, batzuk aurpegia ematen eta beste askok diskrezioz lan egiten.

Un abrazo enorme y muchísimas gracias a todas las personas que habéis tenido que enfrentaros a un desagradable proceso judicial que nunca hubiéramos imaginado, gracias a todas las personas que habéis defendido el buen nombre de Eusko Alkartasuna en los juzgados y todo mi apoyo a los que por desgracia todavía teneís que pasar por ese mal trago.

Mila esker gaur arte alderdiaren organo ezberdinetan egon zareten guztioi, Mariano, Iria, Andone, Edriga, Jokin, Arri, Jon Peli eta Nerea.

Besarkada beroena eta esker ona nire aurretik izan diren idazkari nagusiei, bereziki Joseba eta Pello.

Estoy tremendamente agrecida a todas y cada una de vosotras y vosotros que habéis aceptado estar en estas candidaturas. Gracias por dar este paso y por estar a mi lado sin condiciones para coger las riendas de Eusko Alkartasuna.

Y finalmente gracias a todas las personas que durante todos estos largos y duros meses me habéis cuidado, ayudado y animado. Sin todas vosotras y vosotros hoy no estaría aquí.

Aurreko egunetan esan dudan bezala, ilusioz aurkeztu naiz kargurako eta ilusioz onartzen dut izendapena. Ilusioa, ilusioa eta ilusioa, baita ere gure afiliazioarentzat. Jakin badakit garai zailak bizi izan ditugula 2017ko Donostiako kongresutik hona. Ez dut asko sakonduko azken lau urte hauetan pasa denarekin. Uste dut kongresu honetan, hartu ditugun erabakiak hartuta, mugarria jarri dugula.

Hautagaitza aurkezteko konpromisoa hartu nuenean, ondo nekien zein zen alderdiaren egoera eta zatiketa giroa. Hala ere, beti pentsatu izan dut kongresua dela leku aproposa, guztiaz hitz egin ta eztabaidatzeko, ezberdintasunak leuntzeko eta akordioetara iristeko. Tamalez, atzoko espektakuluaren ostean, argi geratu da batzuek ez dutela nahi, ez hitz egin, ez eztabaidatu, ez bozkatu, ez akordioetara iritsi.

Afiliazioaren gehiengoak parte hartu du Kongresuan, eta gehiengoaren babesa jaso dugu biltzarkideen %54arena. Emaitzek zilegitasun demokratiko osoa ematen diote zuzendaritza berriari

Konpromisario talde batek parte hartzeko eskubideari uko egin dio. Inork ez die parte hartzeko eskubidea kendu. Parte hartzeko baldintzak berdinak izan dira guztiontzako, eta guztiok eduki dugu baldintza horiek betetzeko aukera. Nahita bete ez dituztenek, nahita ez dute parte hartu. Eztabaidatu ordez, espektakulua ematea zeukaten erabakita. 2017an bezala, ez dira gehiengoaren borondate demokratikoa onartzeko gai izan.

EA EH Bilduren funtsezko eta ezinbesteko parte da. EH Bilduk egunero-egunero egiten eta defendatzen dituen politiketan bistakoa da EAren aztarna. EHBilduren jarduna guztiz identifikatzen da EAren ibilbide eta diskurtso historikoarekin. Hori da gure konpromisoa; ekarpen militante zintzoa egiten jarraitzea.

Gizartea berraktibatzeko unea da, pandemiaren eragin anestesikotik esnatzeko ordua. Oraindik ere lortzeko ditugun eskubide jakin batzuk aldarrikatzen laguntzen diguten herri mugimenduak bultzatu behar ditugu: Pentsiodunen aldarrikapenak, mugimendu feministarenak, gazteen aldarrikapenak, trantsizio ekologikoari buruzkoak, eredu energitikoaren krisiari buruzkoak , erronka demografikoa eta noski Euskal Herriaren independentzia.

Hauek dira herri gisa ditugun erronkak besteak beste, eta hauek dira politika justu, berdintsu eta publiko batzuetatik lehenetsi behar ditugunak,

La mayoría de compromisarios y compromisarias han participado en este congreso y han decidido la hoja de ruta que guiará Eusko Alkartasuna los próximos cuatro años. Con estos resultados, la nueva dirección nacional de Eusko Alkartasuna tiene todo el respaldo y toda la legitimidad democrática para dirigir el partido.

Quiero mirar al futuro; este fin de semana hemos dado un paso importante para que EA siga aportando politicamente, como siempre lo hemos hecho, a Euskal Herria, en el seno de EH Bildu. Esto es lo que algunos han intentado poner en peligro en este congreso. Si se hubiese aprobado la enmienda a la totalidad que presentaron a la ponencia política, en la práctica habrían situado a EA fuera de EH Bildu.

Pero ese capítulo lo hemos cerrado este fin de semana. Ya está cerrado. Ahora nos toca a todas y a todos ponernos a trabajar con disciplina. Queda poco más de un año para la próxima cita electoral, las elecciones municipales y forales.

No nos podemos despistar, no podemos volver a perder ni un solo minuto en polémicas pasadas y estériles. En 2023 nos jugamos mucho como EA, como EH Bildu, pero sobre todo nos jugamos mucho como país. Por eso es vital que todas y todos estéis activados, trabajando en la misma dirección en vuestros pueblos, para que consigamos los mejores resultados posibles.

¿Cómo vamos a hacer posible esto? Con vosotras y con vosotros, con las gentes de Eusko Alkartasuna trabajando en los pueblos y en los alkartetxes. El cambio está en nuestras manos, está en vuestras manos.

Eskerrik asko alderdi honen sortzaile guztiei, eta argi izan haritz honen fruitua nire hirugarren seme-alaba balitz bezala zaindu eta maitatuko dudala, orain arte egin dudan bezala.
Biba Zuek!! Gora Eusko Alkartasuna!

 

Eusko Alkartasunak bere zuzendaritza nazionala izendatu du XIII. Kongresuan

Posted by Prentsa Bulegoa on Ots 21, 2022 in Albisteak, Berriak, Gaurkotasuna

Eusko Alkartasunaren Kongresu Nazionalak alderdiaren zuzendaritza berria aukeratu du eta Eba Blanco Idazkari Nagusi izendatu. Etapa berri bati hasiera ematea du helburu. Nazio Batzorde Eragileak aldeko 134 boto jaso zituen, bozka ematera deituak zeuden 249 konpromisarioetatik, eta Kontseilu Nagusiak aldeko 135.

Kongresua ixteko ekitaldian, Eba Blanco Eusko Alkartasunako Idazkari Nagusiak nabarmendu zuen “konpromisario gehienek” parte hartu dutela “kongresu honetan eta datozen lau urteetan Eusko Alkartasuna gidatuko duen ibilbide-orria” erabaki dutela. “Emaitza horiekin, Eusko Alkartasunako zuzendaritza nazional berriak babes osoa eta legitimitate demokratiko osoa du alderdia zuzentzeko”.

“Etorkizunari begiratu nahi diot”, adierazi zuen, “asteburu honetan aurrerapauso garrantzitsua eman dugu EAk, Euskal Herriari, ekarpen politikoa egiten jarrai dezan, beti egin dugun bezala, EH Bilduren baitan”. Ildo horretan, Eba Blancok gogorarazi zuen “2023an EA bezala, EH Bildu bezala, asko dugula jokoan, baina batez ere herri bezala asko dugula jokoan”.

Hori dela eta, “Eusko Alkartasunako jendeari” helburu horrekin “herri eta alkartetxeetan lan egiteko” eskatu zion. “Aldaketa gure esku dago”, amaitu zuen.

 

AUKERATUTAKO KARGUAK:

NAZIO BATZORDE ERAGILEA:
Idazkari Nagusia: Eba Blanco.
Antolakuntza idazkaritza: Maider Otamendi.
Finantza idazkaria: Leire Pinedo.
Hauteskunde Ekintzako Idazkaritza: Leire Pinedo.
Harreman Instituzionaletarako Idazkaritza: Iker Ruiz de Egino.
Erregimen Juridikoko Idazkaritza: Iker Ruiz de Egino.
Komunikazio Idazkaritza: Asier Gómez.
Nazioarteko Politikako Idazkaritza: Lorena López de la Calle.

KONTSEILU NAZIONALA:
Eskubide eta Askatasunen idazkaria: Lohitzune Txarola.
Ekonomia, Zerga eta Finantza Politikako idazkaria: Nerea Martínez.
Euskara, Hezkuntza eta Kultura idazkaria: Iban Asenjo.
Trantsizio Ekologiko, Energetiko eta Digitaleko idazkaria: Roke Akizu.

 

LURRALDE KOORDINATZAILEAK:

Iparralde: Miren Urreiztieta.

Gipuzkoa: Mikel Arresigor.

Araba: Estitxu Martínez de Iturrate.

Bizkaia: Iker Rahona.

Nafarroa: Nerea Gartzia.

 

EBA BLANCOREN DISKURTSOA:

 

Eguerdi on guztioi!

Ohore bat da Eusko Alkartasunako Idazkari Nagusi izateko zuen babesa jasotzea. Berme guztiekin, gure barne estatutuak eta araudiak betez, zuek guztiok eta askoz gehiagok bozkatu eta aukeratu nauzue erronka honetarako. Mila esker!

Horrela, eskerrak emanez, nire hitzaldia hasi nahi dut.

Eskerrik asko gaur eta atzo biltzarraren mahaietan eta ponentzietan egon zaretenoi. Eskerrik asko hilabete honetan kongresu antolaketan egon zaretenoi, batzuk aurpegia ematen eta beste askok diskrezioz lan egiten.

Un abrazo enorme y muchísimas gracias a todas las personas que habéis tenido que enfrentaros a un desagradable proceso judicial que nunca hubiéramos imaginado, gracias a todas las personas que habéis defendido el buen nombre de Eusko Alkartasuna en los juzgados y todo mi apoyo a los que por desgracia todavía teneís que pasar por ese mal trago.

Mila esker gaur arte alderdiaren organo ezberdinetan egon zareten guztioi, Mariano, Iria, Andone, Edriga, Jokin, Arri, Jon Peli eta Nerea.

Besarkada beroena eta esker ona nire aurretik izan diren idazkari nagusiei, bereziki Joseba eta Pello.

Estoy tremendamente agrecida a todas y cada una de vosotras y vosotros que habéis aceptado estar en estas candidaturas. Gracias por dar este paso y por estar a mi lado sin condiciones para coger las riendas de Eusko Alkartasuna.

Y finalmente gracias a todas las personas que durante todos estos largos y duros meses me habéis cuidado, ayudado y animado. Sin todas vosotras y vosotros hoy no estaría aquí.

Aurreko egunetan esan dudan bezala, ilusioz aurkeztu naiz kargurako eta ilusioz onartzen dut izendapena. Ilusioa, ilusioa eta ilusioa, baita ere gure afiliazioarentzat. Jakin badakit garai zailak bizi izan ditugula 2017ko Donostiako kongresutik hona. Ez dut asko sakonduko azken lau urte hauetan pasa denarekin. Uste dut kongresu honetan, hartu ditugun erabakiak hartuta, mugarria jarri dugula.

Hautagaitza aurkezteko konpromisoa hartu nuenean, ondo nekien zein zen alderdiaren egoera eta zatiketa giroa. Hala ere, beti pentsatu izan dut kongresua dela leku aproposa, guztiaz hitz egin ta eztabaidatzeko, ezberdintasunak leuntzeko eta akordioetara iristeko. Tamalez, atzoko espektakuluaren ostean, argi geratu da batzuek ez dutela nahi, ez hitz egin, ez eztabaidatu, ez bozkatu, ez akordioetara iritsi.

Afiliazioaren gehiengoak parte hartu du Kongresuan, eta gehiengoaren babesa jaso dugu biltzarkideen %54arena. Emaitzek zilegitasun demokratiko osoa ematen diote zuzendaritza berriari

Konpromisario talde batek parte hartzeko eskubideari uko egin dio. Inork ez die parte hartzeko eskubidea kendu. Parte hartzeko baldintzak berdinak izan dira guztiontzako, eta guztiok eduki dugu baldintza horiek betetzeko aukera. Nahita bete ez dituztenek, nahita ez dute parte hartu. Eztabaidatu ordez, espektakulua ematea zeukaten erabakita. 2017an bezala, ez dira gehiengoaren borondate demokratikoa onartzeko gai izan.

EA EH Bilduren funtsezko eta ezinbesteko parte da. EH Bilduk egunero-egunero egiten eta defendatzen dituen politiketan bistakoa da EAren aztarna. EHBilduren jarduna guztiz identifikatzen da EAren ibilbide eta diskurtso historikoarekin. Hori da gure konpromisoa; ekarpen militante zintzoa egiten jarraitzea.

Gizartea berraktibatzeko unea da, pandemiaren eragin anestesikotik esnatzeko ordua. Oraindik ere lortzeko ditugun eskubide jakin batzuk aldarrikatzen laguntzen diguten herri mugimenduak bultzatu behar ditugu: Pentsiodunen aldarrikapenak, mugimendu feministarenak, gazteen aldarrikapenak, trantsizio ekologikoari buruzkoak, eredu energitikoaren krisiari buruzkoak , erronka demografikoa eta noski Euskal Herriaren independentzia.

Hauek dira herri gisa ditugun erronkak besteak beste, eta hauek dira politika justu, berdintsu eta publiko batzuetatik lehenetsi behar ditugunak,

La mayoría de compromisarios y compromisarias han participado en este congreso y han decidido la hoja de ruta que guiará Eusko Alkartasuna los próximos cuatro años. Con estos resultados, la nueva dirección nacional de Eusko Alkartasuna tiene todo el respaldo y toda la legitimidad democrática para dirigir el partido.

Quiero mirar al futuro; este fin de semana hemos dado un paso importante para que EA siga aportando politicamente, como siempre lo hemos hecho, a Euskal Herria, en el seno de EH Bildu. Esto es lo que algunos han intentado poner en peligro en este congreso. Si se hubiese aprobado la enmienda a la totalidad que presentaron a la ponencia política, en la práctica habrían situado a EA fuera de EH Bildu.

Pero ese capítulo lo hemos cerrado este fin de semana. Ya está cerrado. Ahora nos toca a todas y a todos ponernos a trabajar con disciplina. Queda poco más de un año para la próxima cita electoral, las elecciones municipales y forales.

No nos podemos despistar, no podemos volver a perder ni un solo minuto en polémicas pasadas y estériles. En 2023 nos jugamos mucho como EA, como EH Bildu, pero sobre todo nos jugamos mucho como país. Por eso es vital que todas y todos estéis activados, trabajando en la misma dirección en vuestros pueblos, para que consigamos los mejores resultados posibles.

¿Cómo vamos a hacer posible esto? Con vosotras y con vosotros, con las gentes de Eusko Alkartasuna trabajando en los pueblos y en los alkartetxes. El cambio está en nuestras manos, está en vuestras manos.

Eskerrik asko alderdi honen sortzaile guztiei, eta argi izan haritz honen fruitua nire hirugarren seme-alaba balitz bezala zaindu eta maitatuko dudala, orain arte egin dudan bezala.
Biba Zuek!! Gora Eusko Alkartasuna!

 

 

Legezko informazioa - Erabilerraztasuna - Kontaktua - European Manifesto for the 2024 European Elections - Gardentasuna