Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) erreformari buruzko mozioa aurkeztu dugu

EFAk (European Free Alliance) Europako alderdia Bruselan burutzen ari den Batzar Orokorrean parte hartuko dugu martxoaren 7an eta 8an. Mozio bat aurkeztu dugu Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) erreformari buruz eta paisaia kultur ondare ez-material gisa izendatzeko.

Nazioarteko Politikako idazkaria eta EFAko presidentea den Lorena López de Lacalle EAren ordezkaritzaren buru izango da. Ondoan Harreman Instituzionaletako eta Araubide Juridikoko idazkaria den Iker Ruiz de Egino izango du.

Aurkeztutako mozioan euskal nekazariak egun hauetan kaleetan aldarrikatzen ari diren eskaera asko jasotzen ditugu. Ildo horretatik, Europako erakundeei eskatzen diegu beste herrialde batzuetatik inportatzen diren elikagaiei estandar berberak ezartzea, EBko tokiko nekazariekin lehia desleiala saihesteko, elikagaien prezioekin espekulazioa alboratzeko mekanismoak adostea, genero-berdintasuna sustatzeko eta emakumeak eskala txikiko nekazaritza-negozioetan ekintzea bultzatzea, nekazaritza-ustiategiak babestea, herrialdeen elikadura-subiranotasuna bermatzeko modu gisa, eta, azkenik, paisaia Europako herrien kultura-ondare immaterial gisa aitortzea.

Era berean, EFAk Europan feminismoa bultzatzeko martxoaren 8an antolatu duen eztabaida publikoan parte hartuko dugu. Arratsaldean berriz, erakunde feministek, sindikatuek eta Belgikako alderdi politikoek deitu duten genero-berdintasunaren aldeko manifestaziora joango gara.