Europar Batzordeak aurkeztutako Nekazaritza Politika Bateratuari (NPB) buruzko “Osasun miaketa”-ren barnean, esnearen sektorea arlo garrantzitsua da. Iritzi ezberdin eta kontrajarri askoren oinarria, Europar batasun osoan eragingo dituen aldaketak direla bide, esne produkzioan gehien bat.
Eusko Alkartasunako Parlamentari den Mikel Irujok, NBPari aldaketei buruzko txostena bozkatu eman eta gero, hainbat adierazpen egin ditu:
- Ez dut ulertzen nolatan nekazaritza batzordeak ere esne kuotak desagerrarazi nahi dituen. Europar Batasun zeharo liberal batean, kuotak kentzea konpetentzia eta produkzioa areagotzea dakar, baina betiko kontuarekin jarraitzen dugu; Liberalizazioak kalte besterik ez die egiten nekazari eta abeltzain txikiei. Kuotak irekiz gero, behien zainketarako eta esnekiak produzitzeko diru-laguntzak jaitsi egingo dira, eta beraz, betiko nekazariak arriskuan lirateke, baina baita Euskal Herriko nekazal paisaia guztia ere.
-Hamaika emendakin aurkeztu dira, kuotak %1ean irekitzeko, %2an… badirudi zenbaki txikiez ari garela hizketan, baina dakigunean 133 milioi tona esne urtekoz dihardugula, orduan kantitateak handiagoak egiten dira.
Kuota sistemaren oinarriak
Europar Batasunean, behi-esnearen merkataritza orain 24 urte eratutako kuota erregimen batek lotzen du. Hasiera batean, hala eskaera eta eskaintza orekatzeko, nola soberakinak leuntzeko helburua zuen. Estatu kide bakoitzari bi kuota mota ematen zaizkio: bata, esne-zentralei et abestea, kontsumitzaileei zuzenena saltzeko.
Kantitate hauek Estatu Kide bakoitzeko produktoreen (banakako kuotak) artean banatzen dira. Kuota nazionala gaindituz gero, berau gainditu duten produktoreek Estatuari soberakinengatik tasa bat ordaindu beharko diete. Aplikatzen den zenbatekoa hau da; 27,83 euro 100 kilo soberakineko .
Jatorria: Eusko Alkartasuna