Damu da hezkuntza arloan PNVk eta PSEk EAEn murgiltze eredua alboratu izana eta Nafarroan zonifikazioa gainditua ez egotea
Eusko Alkartasunak, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna 2023 dela eta, Euskal Herriko herritarrek eguneroko bizitzan eta esparru guztietan euskaraz bizitzeko duten eskubidea ozen aldarrikatu du. Alde horretatik, bereziki deitoratu du hezkuntza-lege berrian EAJk PSEren presioei amore eman izana euskalduntzen ez dituzten ereduak legean jasoz eta murgiltze ereduari iskin egiten. Larria da, are gehiago, dakigunean gizarteak berak naturaltasun osoz euskaraz bizi nahi duela adierazi duenean.
Bestalde, Estatuko estamentu atzerakari batzuek abian jarritako euskararen kontrako oldarraldia betiko amaitzea ere eskatu du, epaileen kasuan bezala. Era berean, hainbat alditan erreklamatu duena gogoratuz, Nafarroan zonifikazioa bukatzea eskatzen du. Inolako zentzurik ez duen garai bateko eskuin zaharkituaren erregimenaren ikurra da zonifikazioa. Nafarroako egungo gobernuak konplexurik gabe gainditu beharko lukeen beste garai bateko lurraldea irudikatzen duen zuri-beltzeko argazkia, hain zuzen ere. Eskubide guztiak nafar guztiontzat beste behin eskatzen ditugu.