Eusko Alkartasunak (EA) gaur eta bihar, urriaren 13an eta 14an, Europako Aliantza Librea (EAL) Europako alderdi politikoak Estrasburgon egingo duen lehen biltzarrean parte hartu du nazioarteko koalizioaren kide gisa. Hitzorduan, batetik EALak 2024ko Europako hauteskundeetarako manifestua onartuko du eta bestetik Spitzenkandidatenerako, hau da, Europako Batzordeko buru izango diren hautagaien zerrendarako proposamenak aurkeztuko ditu.
Eba Blanco idazkari nagusiak, Lorena López de Lacalle Nazioarteko Politikarako idazkariak eta Maider Otamendi Antolakuntza idazkariak osatzen dute Eusko Alkartasunaren ordezkaritza.
Biltzarrean omenaldia egingo zaio hil berri den Max Simeoniri, nazionalismo korso modernoaren gurasoetako bat eta eurodiputatu ohiari. Ekitaldian Carlos Garaikoetxea lehendakariak parte hartu duen bideo bat proiektatuko da.