EAko ordezkaritza batek urtarrilaren 2an Bilbon egingo den manifestazioan parte hartuko du.
EAko ordezkaritza batek larunbateko manifestazioan parte hartuko du presoen eskubideen alde eta dispertsioaren kontra. EAk bat egin du ekimen horrekin eta bertan parte hartzeko dei egin dio euskal gizarteari. Pertsona guztien eskubide guztiak defendatzeak dispertsioa salatzera darama ezinbestean, politika horrek presoak ez ezik, familiak ere zigortzen dituelako.
Politika horrek ez du inolako sostengurik, ez legalki ezta etikoki ere, eta Euskal Herria normalizazio politikora eta bakera eraman behar duen bidea oztopatu baino ez du egiten.
Jatorria: Eusko Alkartasuna