Onarpen eta aldarrikapen eguna da gaurkoa Eusko Alkartasunarentzat. Onarpena egindako lana eta lortutako emaitzengatik, eta aldarrikapen eguna asko delako, oraindik ere, egin beharrekoa.
Azken urteetan asko izan da lortutakoa. Ukaezina da gure herria euskalduntze gradual eta konstante batetan egon dela murgilduta eragile askoren esfortzua bat egin duelarik: erakundeak, alderdi politikoak, eragile sozialak eta euskal gizartea bera. Lehenaldiarekin alderaketa eginez gero, ukaezina da euskararen egoeraren hobetzea, hizkuntzaren ezagutza eta erabilpena geroz eta handiagoa delarik.
Halere, egindakoan baino, egin beharrekoan erreparatzea da gaur egun garrantzitzitsuagoa gure hizkuntzak bi erronka magusi baitauzka: ofizialtasuna eta normalizazioa.
Euskara ofiziala behar du izan Euskal Herriko lurralde guztietan, lurralde guzti horietan baitaude eskubide linguistikoak dituzten euskal hiztunak. Iparraldeko egoera okerrena izanik, ezinbestekoa da Eusko Alkartasunarentzat Frantziar Estatuak Hizkuntzen txarta sinatu dezan, ofizialtasun eta normalizazio batetarako lehendabiziko urratsa baita gure aburuz. Zentzu horretan, ezinbestekotzat jotzen dugu Lapurdi, Behenafarro eta Zuberoan eragile ezberdinek egiten duten lan garrantzitsua. Nafarroari dagokionez, ideologi eta proiektu politikoak gaindituz, euskararen aldeko kontsentsua esijitzen dugu, hizkuntza tresna politiko erabilgarria baino, biztanle askoren eskubideak errespetatuak izan ahal daitezen elementua dela asumituz eta ondorioz bere alde elkarrekin lan eginez.
Normalizazioa da gure bigarren erronka. Ofiziala izanik, ez baita bere garapena, erabilera eta bermatzea ziurtatzen. Gure eguneroko bizitzaren aspektu desberdinetara hedatu behar dugu gure hizkuntza, bere erabilera bizitzako aspektu guztietan ahalbideratuz eta normalizatuz. Helburu hori lortu ahal izateko, ezinbestekoa da, eragile desberdinen jardunaz gain, erakundeen aldeko konpromezu erreala, beti ere, ahal den neurrian elkarrizketatik abiatuta, amankomuneko diagnostiko eta irakurketan oinarritua. Hizkuntzak ez dira tresna politikoak, eta ezin dira, hizkuntza baten indartzearen aldeko neurriak eraso politikatzat jo, aldiz, gai izan beharko genuke, euskal hiztunen eskubide linguistiko guztien errespeturako ezinbestekoak diren pausoak onartzea eta adostea. Era berean, normalizazioaren beste aspektu nabarmena da euskal hiztunek hizkuntzaren erabilera egin dezaten, hori baita normalizazio batetarako ezinbesteko baldintza: dakigunok hitzegin dezagun, ez dakitenek hitzegiteko goga izan dezaten.
Azkenik, Eusko Alkartasunak euskararen aldeko bere konpromezua berresten du. Bide luzea dago egiteke, baina present egongo garen gizarte honetako anbito desberdinetan euskaren aldeko neurriak sustatzen eta hartzen jarraituko dugu, euskararik gabe Euskal Herria ez delako posible.
Jatorria: Eusko Alkartasuna