Eusko Alkartasunak Eusko Jaurlaritzari eta espaniar Estatuko Gobernuari “gutxienez” egokitu zaizkien errefuxiatuak har ditzatela eskatu die. EAk eskari hau egin du Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren harira eta gogora ekarri nahi izan du pertsona hauek mundo osoan zehar jasaten duten egoera larria.
Zentzu honetan, EAk mahaigaineratu du, ACNURen txosten berri baten arabera, errefuxiatuen kopuruak azken hamarkadetako maximoa jo duela: 65 milioi pertsonek beraien etxea utzi behar izan dute gerra edo esetsaldi egoera baten ondorioz. Horregatik, EAren ustez hainbeste sufritu duten pertsona horiek hartzeko erraztasunak eman behar dira.
Errealitate horren aurean, alderdi sozialdemokratak Eusko Jaurlaritzari eta Estatu espainiarrari inplikazio handiagoa eta errefuxiatuen inguruko nazioarteko akordioak behintzat bete ditzatela eskatu die, nahiz eta EAk uzte duen gobernuek “ezarritako kuota minimoetatik haratago” joan behar dutela.
Gainera, Eusko Alkartasunren ustez aipatutako gobernuek errefuxiatuen oinarrizko beharrak bermatu behar dituzte eta, modu berean, EAk korridore humanitarioak sortzea eskatu du, gerrateen biktimak eta konboi humanitarioak modu aske eta seguruan ibil daitezen.